AbainGoardia











{2009/05/10}   Ongi etorri AbainGoardia Blogera

Ongi etorriak AbainGoardia blogera,

Blog honen sorrera bere egilearen behar bat asetzeko asmoarekin sortu da, urtetan parte hartu duen gauza edo ekimenei jarraipena ematea.

Eta zeintzuk izan dira ekimen horiek? Egia esateko ez dut gustuko nolabaiteko Curriculum Vitae bat egitea, ematen baitu zeure buruari loreak botatzeko aitzakia dela, baina kasu honetan beharrezkoa izan daiteke, hona heldu zaretenok jakin dezazuen aurreko ibilbidearen arabera zer espero dezakezuen aurkitzea (azpimarratzeko ibilbidea ez den arren).

Egin ditudan gauzen artean aipatu daitezke, Barakaldoko Errekaortuko Gaztetxeko kide izana, bertako Idazmen Sortzaileko Tailerrean aritu nintzen. Pateando Porkeria taldean baxua jotzen aritu nintzen 2008ko abuztuan taldea desegin zen arte eta orain Bilboko Musika Eskolan biolontxeloa jotzen ikasten nabil. Banaketa alternatiboan aritzen naiz eta gune antiautoritario ezagun baten kudeaketan parte hartzen dut. Liburu moduko bat argitaratu nuen, besteren baten itzulpenean parte hartu dut eta beste batzuenak argitaratzen laguntzen dut. Berria egunkariak ia bere sorreratik 2008ko abendura bitartean argitaratzen zuen Matraka gehigarrian parte hartu izan dut diskoen aipamenak egiten eta zenbait irrati libretan kolaboratzen dut liburu aipamenak egiten (Hala Bedi Irratia, Txapa Irratia, Tas-Tas Irratia…), Tupa aldizkarian parte hartu izanaz gain haren seigarren zenbakira arte.

Blog honetan aurkituko duzuena hain zuzen halako gauzetarako gogamenak izan dituen pertsonaren lan eta gogoetak. Sekzioak berritzen eta berriak sortzen ahaleginduko naiz. Zuen gustukoa izan dadin espero dut. Blogaren edukiak gustatzen bazaizkizue eta parte hartu nahi izango bazenute (gogoetak partekatu, aipatuak izateko disko edo liburuak bidali…) nire e-postara jo (abain79@gmail.com) eta horren inguruan hitz egingo dugu, printzipioz kolaborazioei irekia bainago.

Sarrera bezala nahikoa idatzi dudala uste dut. Hemendik aurrera blogeko sekzioek hitz egingo dute nire ordez. Besarkada bat eta ongi izan,

Abain, 2009ko Maiatza



et cetera
%d bloggers like this: