AbainGoardia











{2009/05/10}   Sarrera eta lehen aipamenak

Izenburuak dioen bezala, Irakurketa txokoan esku arten diren liburu zein testuen berri emango da, irakurleek testu berriak ezagutu ditzaten.

Lehen hiru aipamenak ondokoak izango dira:

  • Relatos de Kolimá Vol. 1, Varlam Shalamovek idatzia eta Minuscula argitaletxeak kaleratua 2007an.
  • Los hermanos, Brigitte Reimannena eta Bartleby argitaletxeak argitaratua 2008an.
  • El violonchelista de Sarajevo, Steven Gallowayren eleberri ospetsua, 2008an El Aleph argitaletxeak kaleratua.

Laster aipamen berriak izango dira, hauek baitira irakargai diren hurrenak:

  • Lluvia, hierro y Rock&Roll, Alvaro Heras Groh-k idatzia eta berak argitaratua 2008ko azaroan.
  • El Hilo negro vasco, Alfredo Velasco Nuñezen obra, Gatazka Guneak argitaratua 2009ko apirilean.
  • Aulki-jokoa, Uxue Alberdiren eleberria berria, Elkarrek 2009ko Apirilean kaleratua.
  • Habitat, Katixa Agirreren bigarren liburua, Elkarrek 2009ko Otsailean argitaratua.
  • Nora ez dakizun hori, Irati Jimenezen bigarren eleberria, Elkar argitaletxeak 2009ko Otsailean kaleratua.
  • Watchmen, Alan Moore eta Dave Gibbons-en eleberri grafiko arrakastatsua, Planeta de Agostiniren argitalpena.
  • Manituana, Wu Ming idazleen kolektiboa (Q, 54…) argitaratzen ari den trilogiaren lehen eleberria, 2009ko Maiatzean Random House Mondadorik argitaratua.
  • Jose Pellicer, el anarquista integro, Miquel Amorosen liburu berria, Virus argitaletxeak 2009ko apirilean argitaratua.
  • Bi hitz, Garazi Goiaren estrainekoa, 2008ko udaberrian Alberdaniak kaleratua
  • Burbuilak ederra, Irati Elorrietaren lehen liburua, 2008ko udaberrian Alberdania argitaletxeak argitaratua.

Ikusten duzuenez, gauza askotxo dira labean prest, baten bat dagoeneko irakurria dago baina berrirakurketa egin beharko zaio merezi duen aipamena jaso dezan. Laster izango duzue sekzio honen puzketa argia.

Ondo segi.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: