AbainGoardia











{2009/05/11}   Los Hermanos

hermanos_webLOS HERMANOS

Brigitte Reimann

ISBN 978-84-95408-91-4

180 orrialde

Bartleby Editores

Liburu hau aipatzen hasterakoan egilearen aurkezpena egin behar da eta horretarako eskertzan da argitalpen honen itzultzaile izan den Ibon Zubiaurrek egindako sarrera.

Brigitte Reimann (1933-1974) Alemaniar Errepublika Demokratikoa izandakoaren idazle garrantzitsuenetako bat izan zen, eta horren erakusle da Heinrich Mann saria jaso izana (AEDko sari literario handiena). Tamalez, Brigittek ez zuen bere potentzialtasuna osoki erakutsi ahal izateko gai izan, gazte-gaztetatik idazten hasi bazen ere, gazte hil zelako (40 urte eskas). Bere bibiliografian topatzen dira Die Frau am Pranger (1956), Kinder von Hellas (1956), Das Geständnis (1960), sozialismoaren eraikuntzak sortzen zituen arazoei aurre egiten zion gazteriaren korronte literarioa bataiatuko zuen Ankunft im Alltag (1961), aipagai dugun Die Geschwister (1963), irratirako zenbait gidoi, eta azken eleberritik bere heriotzeraino prestatzen aritu eta amaigabe utzi zuen Franziska Linkerhand (1974, edizio zentsuratua; 1998an edizio osoa) obra ikaragarria.

Liburuak kutsu autobiografikoa du. Bertan bi anai-arreben arteko erlazioa aurkituko dugu, Uli eta Elisabeth. Elisabeth lantegi konbinatu bateko (AEDko ekonomia planifikatuan, antzeko profil produktiboko estatu enpresen batasuna, nolabaiteko holding sozialista) artisten sekziokoa dugu. Haurtzarotik erlazio estua izan dute eta dena partekatu izan dute, ez beren anai Konradekin bezala, zeina Hitlerren gazterietan ikasitako errefusatu beharraren krisiak jota bizi izan den eta ikasketak amaitu eta laster Mendebaldeko Alemaniara ihes egin zuen. Ordea, bi anai-arreben erlazioa pitzatuko da Ulik aitortzen dionean arrebari Mendebaldeko Berlinera ihes egingo duela handik Errepublika Federalera lan egiteko. Brigittek idatzi zuenean berriki galdu zuen asko maite zuen nebarekiko harremana, hark ere ihes egin zuelako AEFra eta min horren zama gainean izango zuen heriotzeraino.

Liburua bere kontestuan ulertu behar da. 1963, argitaratu eta hilabete batzuetara AEDk Berlineko harresia eraikiko du bere herritarren ihesaldi-jarioa desegiteko asmotan. Elisabethek egoera ederki azaltzen du. Baimen berezi batekin ama laguntzen duenean Berlin Mendebaldera Konrad neba bisitatzera, biek egundoko liskarra dute, lehenak bigarrenari aurpegiratzen baitio, besteak beste, AEDk finantzatu zizkion ikasketez baliatzen dela Alemaniar Errepublika Federalean lan egin eta diru gehiago irabazteko. Eleberria ez da AEDren aldeko panfletoa. Sozialismoan sinesten duen pertsonaiak dira, AEDk zituen alde on zein txarrak deskribatzen dizkiguna eta Bigarren Mundu Gerraren porrotetik erdibituriko Alemaniaren (are gehiago Berlinen kasua) eta haren biztanleen kontakizun hunkigarriak.

Aipatzekoa da ere Brigitten idazteko modu berezia. Batetik hizketaldien tupustekotasuna, zenbaitetan narrazioa geldiarazten duena iruditzen dit (Adibidez: “Esan zuen: <<Baina ordea…>>; Hark esan zuen: <<…>”, eta antzekoak. Agian irudikatu ahal izateko zailak testua aurrean ez baduzu). Bestetik denbora neurtzeko modu bitxia du, orainaldia iraganean idazten baitu (“Gaur esan zuen…”).

Laburbilduz, Alemaniar Errepublika Demokratikoko egunerokotasuna eta handik ihes egiteko batzuen nahiak sorturiko sentimendu ezberdinek osaturiko liburu polita dugu Brigitte Reimannen Los hermanos.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: