AbainGoardia











{2009/05/11}   Relatos de Kolima Vol. I

kolima_webRelatos de Kolima Vol. I

Varlam Shalamov

ISBN 978-84-95587-34-3

350 orrialde

Editorial Minuscula

Kolima Siberiako ipar ekialdean (Kamchatckako penintsulatik gertu) den eskualdea dugu, bertatik igarotzen den ibaiak ematen diona izena eta Magadan hiriburutzat duena. Zoritxarrez, eskualde hau ezaguna da Stalinen garaiko Sobietar Batasunean bertara bidaliak izan zirelako milaka preso (estalinismoak bultzaturiko garbiketa politikoetako biktima ugari) bertako kontzentrazio esparruetan lan egitera irekitzen zituzten urre zein beste metalen meatzeetan lan egiteko, edo meatzeetara heltzeko bidea irekitzen, zuhaitzak moztuz, trenbideak jarriz…

Varlam Shalamovek Koliman izandako miserien berri eman zuen Kolimako kontakizun hauetan eta orain urte t’erdi Minuscula argitaletxeak formatu orijinala errespetatzen duen lehen tomoa aurkeztu zuen eta 2009ko Otsailean bigarrena argitaratu zuen (sei tomo dira guztira). Istorio nahiko motzak, hiru orrialde eta hogeita hamar dituen baten baten artekoak. Bertan ikusiko dugu nola Shalamovek, Solzenitsin edota Dostoievskik zioten ez bezala, ez du bertako egonaldia presoen arimaren garbiketa zein zuzentasuna lortzen, alegia, ez direla hobetzen egoera beldurgarri zein injustu horietan.

Horrela hainbat pasarte ezberdin ezagutu ahalko ditugu. Ikasiko dugu nola presoek jakiten zuten berrogeita hamar gradu zero azpira zeudela listua botatzerakoan izozten zelako ahotik atera bezain pronto. Nola Stlanik zuhaitza hotza heltzear denean etzan egiten den eta beroa heldu behar denean nola altxatzen den elur artetik (presoentzako aparteko erreferentzia baliagarria bilakatuz). Nola gaizkileak ziren esparruetako errege eta preso politikoak ziren lan gogorrenak egiten zituztenak (eta gehien hiltzen zirenak). Derrigortuak ziren elikadura eskasa, bete behar zituzten programak, nola bilatzen zuten erizaindegia izateko edozein aitzaki…

Niri esaterako “El inyector” deituriko istorio ikaragarri gustatu zitzaidan, motz-motza. Nola egile eskubideengatik ezin den kopiatu, nire hitzetan kontatuko dizuet. Meatze batetan negu gorriaren erdian presoek lan egiteari uzten diote, hotz ikaragarria egiten duelako. Txosten bat egitea eskatzen zaienean azaltzen dute nola meatzea berotzen duen sorgailuaren injektorea ez dabilelako. Presoek ingeniari nagusiari kexatzen dira baina hark ez die kasurik egiten. Esparruko nagusien erantzuna ondokoa da “Batetik, jakin arazten dugu bost egunez bere lana egitea ukatzeagatik, Injektore presoa zigortu egiten dugu hiru egunez. Eta bestetik ingeniari nagusia zigortu egiten dugu Injektore presoa ez animatzeagatik”. Ikusten duzuenez infernuan ere burokrazia, burokrazia da.

Liburu polita dugu Kolimaren kontakizunen lehen atal hau. Bigarrena hasteko gogoekin utzi nau. Gomendagarriak dira ere beste hainbat liburu Errusia estalinistaren Gulag edo esparru guneei buruz ari direnak, baina horiek beste une batetan aipatuko ditugu.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: