AbainGoardia











{2009/05/12}   El Violonchelista de Sarajevo

violonchelista_webEl Violonchelista de Sarajevo

Steven Galloway

ISBN 978-84-7669-831-0

236 orrialde

El Aleph

Steven Gallowayk liburu ederra aurkezten digu, nazio artean arrakasta izan duena.

Liburu eder hau egoera oso gogorrean kokatzen da. Jugoslavia bortizki desegiten denean borroka ugari gertatzen dira, Bosniakoa ankerrena bilakatuz. Guda horretan, Sarajevo hiriburuak hilabete askotako setioa pairatzen du eta hor kokatzen da eleberria.

Abiapuntu eta eleberriaren ardatz nagusia dugu biolontxelo jolea. Musikari profesional honek setioaren orduak igarotzen ditu bere instrumentua jotzen. Egun baten bere kalean den okindegian ilaran diren hogei pertsona inguru erailak dira Sarajevo inguratzen duten mendietan dauden gizonek jaurtiriko mortero jaurtigailu baten eraginez. Biolontxelo joleak, hunkituta, hildakoen omenez bonbak egindako zuloan sarraskia izandako orduan Albinoniren Adagioa jotzea erabakitzen, hildako bezainbeste egunetan.

Biolontxelo joleak Albinoniren Adagioa hautatzearen arrazoia azaltzen digu. 1945ean italiar musikologo batek Dresdeneko musika liburutegiaren hondakinen artean kontrabaxurako sonata baten lau konpas aurkitzen ditu eta hauek XVI. mendeko Tomaso Albinoni konpositorearenak direla uste du. Musikologoak hurrengo hamabi urteak eman zituen pieza luzeago bat osatzen kiskalitako puzketa hartatik eta horrela Albinoniren Adagioa osatu zuen, zeinak ez duen musikariaren beste obrekin zerikusi handirik (aditu askok iruzurtzat hartzen dute), baina bere edertasuna ukatzen ez diotenak. Suntsiketatik sortutako itxaropen hark animatzen du biolontxelo jolea horren gustuko duen kanta hura jotzera setioaren erdian.

Abiapuntu horretatik hasiz liburuaren benetako hiru protagonistak azaltzen dira. Batetik, Gezia ezizeneko neska dugu, bosniar gudarosteetako frankotiratzaile onenetakoa. Geziak enkargu berezia jasotzen du. Aipatutako biolontxelo jolea entzutetsu egiten ari da (baita nazio mailan ere) eta “mendietako gizonek” erditik kendu nahi dute eta hartarako frankotiratzaile bat bidaliko dutenaren zurrumurrua dabil. Geziaren misioa biolontxelo jolea zaintzea izango da.

Bestetik Kenan dugu. Famili burua, aldiro apartamentutik irten behar da plastikozko ur botilak gerrira jarrita bi orduko ibilbidea eginez destilategi baten emazte, seme-alaben eta auzokide Ristovski anderearentzako ura hartzera. Kenanen beldurrak eta destilategirako ibilbide arriskutsua ikusiko dugu.

Eta azkenik Dragan dugu, erretiratua, zeina ikusiko dugun frankotiratzaileek setiatutako kaleen artetik lan egiten duen harategirako bidean.

Guztiak une baten aurkituko dira biolontxelo jolearen mitoarekin eta haren musikaren xarmangarritasunarekin eta une batez setioaz ahaztu ahal izango dira.

Benetan irakurtzea merezi duen eleberria duzue hau, ez galdu aukera.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: