AbainGoardia











{2009/05/12}   Furious People “Greatest hits”

furious-people_webFurious People “Greatest Hits”, CD, 2008

Balentzian izan nintzen nire azkeneko egonaldian orain hilabete bat, bertako liburu azoka anarkista zela eta, aspaldiko lagunak egiteaz gain, pertsona gehiago ezagutu ahal izateko aukera izan nuen. Hauetako bat Manu izan zen, Castelló aldeko musikari ipurberoa orain Balentzian bizi dena. Honek zenbait grabaketa oparitu zizkidan, bakarka egiten duen gauza bitxi bat (performance modukoa), Aennea taldearen entsegu baten grabaketa (biak aipatuko dira), eta aipagai dudan Furious People.

Castelló bizilekutzat duen talde honen berri neukan zegoeneko, iragan urtean Balentziako azoka anarkistaren inguruan izandako kontzertuan ikusi bainituen jotzen Derrota eta Bocanegrarekin eta pilo bat gustatu zitzaizkidan.

Diskoak kontzertuan ikusitakoaren ildoan sakontzen du. Rocka puri-purian, batzuetan 70 hamarkadako kutsu hartzen duena, doinu Stonerragoak bestetan (itzela baxua distortsionatzen denean), eta bestetan Manuk sartzen duen teklatuari esker doinu dantzagarriagoak egiten dituzte The (International) Noise Conspiracy eta antzekoen pausuei jarraiki. Hala ere arreta sortzen dit teklatuaren presentzi eskasak, zuzenekoan oso nabarmena baitzen presentzia eta oso betegarria zen. Ahotsa ere abeslari rockeroen ildokoa da, pittin bat erlatsa baina melodiazalea.

Une honetan bigarren disko bat kaleratu behar dute, Manu gabe dagoeneko. Haren zain geratuko gara, jende haserretuaren parte izaten segitzeko. Bitartean disko hau hamar euroren trukean banatzaile alternatiboen bidez eskura dezakezu, Sentiments Llibertaris urrun joan gabe: sentiments@ozu.es



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: