AbainGoardia











{2009/05/17}   Genova

genova winterbottomGenova (2009)

Zuzendaria: Michael Winterbottom

Aktoreak: Colin Firth, Catherine Keener, Willa Holland, Perla Haney-Jardin, Hope Davis

Gidoia: Laurence Coriat eta Miachel Winterbottom

Aspaldiko partez zinemara joateko ohitura berreskuratu dut, nahiz eta luxuzko aisialdia izan (kontzertuak ikaragarri garesti daude, baina ordu pare bateko entretenimendua sei euro baino gehiagotan kobratzea ez da atzean geratzen, atera errentagarria den filme batek zenbat diru ateratzen duen sesio bakoitzeko…). Aukera ezberdinak zeuden (gogoz ikusi nahi ditudan bi pelikula dira “Gran Torino”, Eastwood jaunak azken hamar urtetan ez baitu film txar bakar bat ere egin, kasurik okerrena balizko filma zen, eta “Déjame entrar” suediarra bestea), baina azkenik kritika onak izan dituen “Genova” hautatu genuen.

Filmak familia baten drama kontatzen du. Marianne, Kelly eta Mary bere bi alabak kotxean bidaiatzen daudela istripu bat izaten dute eta ama hiltzen da. Honen ondorioz alabek eta beren aita Joek une oso gogorrak bizitzen dituzte Chicagon, denak galdutako pertsona maitatua oroitzen baitie. Horrela, Joek, unibertsitate garaiko bere adiskide Barbararen proposamena onartu eta alabekin Genoara joatea erabakitzen du bertako unibertsitatean ingelesezko klaseak ematera.

Guztiek Mariannen galera bere modura iragaten ahaleginduko dira. Joek klaseak ematen unibertsitateko pertsonak ezagutzen ditu eta antzinako adiskide Barbara eta Rosa bere ikaslearekin harremanak sakonduko ditu alarguntzak sortzen dizkion gogoetekin, bere bi alabei adi izaten ahalegintzen den artean.

16-17 urteko bere alaba Kellyk artean, nerabetasunak jota gehien bat eta trauma ahaztu nahi izatearen eraginez bestetik, segituan egiten ditu lagunak bertan eta zirritan aritzen da Genoar mutil gazte batekin. Eta bere ahizpa Mary iraintzen du, istripuaren ardura jartzen baitio.

Filmeko pertsonai bigunena Maryrena da. 10 urteko neskatoa istripuaren errudun sentitzen da eta bere ahizpa nagusiak ez dio horretan laguntzen. Sarritan gauaren erdian esnatzen da negar zotinka amari deitzen. Eta Genoako kale estuen artean amaren izpiritua ikusiko du, harekin hitz egingo du eta zenbait estualditan sartuko da hari segika.

Pelikula ederra da, Genoako uda aurkezten digu, haren kale eta paisaiak eta hiru pertsonaiaren oinazea aurkezten dizkigulako modu gordinean, pena merezi du. Amaiera da arraro egiten den bakarra, baina ezin dut hemen ezer esan, inork aldez aurretik pelikula argitu diodala esan aurretik.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: