AbainGoardia











{2009/05/17}   Sicko

sicko_poster1Sicko (2008)

Zuzendaria: Michael Moore

Dokumentala

Michael Moore militante politiko handia da. Batzuek pentsatuko dute beraiek askoz erradikalagoak direla, eta agian egia izango da, baina berak bere fama erabiltzen du bizi duen sistemaren kritika gogorra egiteko. Hor daude The big one, non General Motors eta Niken kritika gogorra egiten zuen, Oscar saria jaso zuen Bowling for Columbine, Estatu Batuek armekiko duten maitasunaren aurkako panfleto bikaina, edo Fahrenheit 9/11, George W. Bush presidente ohiaren lehen lau urteak kritikatzen zituena.

Sickok helburu bat zuen kaleratu zenean, Bushen ondarea salatu eta unean ziren presidentziarako hauteskundeetan eragin, beste errepublikar bat izan ez zedin.

Dokumentalak Estatu Batetako osasun zerbitzua agerian uzten du. Dagoeneko inork ez badaki, hango osasun zerbitzua ez da publikoa. Gaixotzen bazara edo ezbehar bat baduzu zeuk ordaindu behar duzu zure atentzioa. Lehengo minutuetan bi kasu erakusten dizkigu. Batetik gizon batek istripu bat du eta ezin duenez ordaindu bere kabuz jartzen ditu puntuak belaunean daukan orbainean. Eta bestetik beste gizon bat dugu zeinak azaltzen duen istripu batetan bi atzamar moztu zituela eta berriro jartzeagatik 12000 eta 60000 dolar eskatzen ziotela, eta 12000 ordaindu zituen… Nola hau ez den posible egitea beti, osasun aseguruak daude halakoak saihesteko.

Sistema honen atzean benetako espekulazio eta kodizia dago. Aseguratzaileen helburua dirua xahutu eta ez ordaintzea da. Horrela atzera botatzen dute pertsona asko, badago aseguratzaile ohi bat elkarrizketatzen duena eta negarrez hasten da azaltzen duelako nola ezetz esan dien askori. Eta onartzen zituztenen kasuetan ikertzen zituzten noizbait ordaindu behar bazuten edozein txatxukeri aurkituz gero ospitaleko faktura atzera botatzeko.

Ospitaleak ez dira santuak. Norbaitek ordaindu behar ez diela sumatzen dutenean kaleratzen dituzte. Sekuentzia bat erakusten digu non ospitale batek taxiak ordaintzen dituen gaixoak beste esparru batera bidaltzeko, han doan zaintzen baitituzte.

Osasun zerbitzuaren kritika egiteko beste estatu batzuetako osasun zerbitzuak bisitatzen ditu. Lehenik Kanadakoa, non beste askotan bezala doakoa den (pelikularen amaieran web orri bat jartzen du non amerikarrek topa ditzaketen osasun zerbitzua doan izateko ezkondu ahal diren kanadiarren kontaktua).

Ondoren Frantziako sistema ezagutzera doa. Sarkozy presidente duten gure aldamenekoek gurearen moduko sistema dute baina badauka arreta sortzen duen gauza bat: telemedikua. Zenbaki batera deituz gero, mediku bat bidaltzen dizute etxera kotxe ofizial batetan sirena eta guzti, anbulantzi baten modura.

Zerbitzu ingelesa ikertzen du eta bere umorearekin azaltzen digu nola bilatzen duenean ospitaleko faktura ordaintzeko tokia kutxazain bat aurkitzen duen… non ospitalera heltzeko ordaindu duzuna itzultzen dizuten!

Baina une onena amaierarako uzten du, ohi bezala. Irailaren 11ko bolondresak aurkitzen ditu, zeinek arnastutako amianto eta hainbat elementu kutsakorrek birikak suntsitu dizkieten eta ez dieten zaintzen. Telebista jartzen du eta erakusten digu nola kongresuan harrotzen diren Guantanamoko presoek duten tratu onez eta literalki “amerikarrek baino osasun zerbitzu hobeagoak eta guztiz doakoak dute” esaten dutela. Gizonak pertsona hauek hartu eta Guantanamora eramaten ditu. Nola ez dieten jaramonik egiten, zerbitzu kubatarra ezagutzen dute eta ikusten dute zergatik blokeoa harren, kubatar osasun zerbitzua munduko onenen artean dagoen eta nola edozein zaintzen duten, estatu batuarrak barne.

Moorek beste dokumental bikaina egin du, non agerian uzten duen mundu guztia, demokratak barne, gogora ekartzen baitu nola bere senarra presidente izan zen lehen urtean zerbitzua publiko bihurtu nahi zuen eta kritika gogorrak jaso zituen Hillary Clinton berak hautagai izan nahi zuenean guztiz ahaztu zuela kontua.

Benetan gomendagarria.

PD.: Azal dibertigarriago bat aurkitu nahi izan det baina ez da posible izan. Bertan Micahel Moore azaltzen da itxaron gela batetan hezurdurez inguratua…



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: