AbainGoardia











{2009/05/18}   Interlude “10000 ans de vengeance”

interlude-10000Interlude “10000 ans de vengeance”, CD/LP, 2008

Midi d’Ossau Records, Mago Fermín, King of Patio

Eta zaragozarrak 10000 urtetako mendekuaren promesarekin itzuli dira. Diskoaren soinua hobetu da, hori posiblea bazen behintzat (aurrekoa bezala Ultrmarinos estudioan grabatu zuten Sant Feliú de Guixolsen Santi Garciaren ardurapean). Lehengo gitar akordeak entzuten ditugu eta txukun eta garbiagoak ematen dute, beste instrumentua sartzen direnean indartsuago ematen dute eta trinkoago ere, ahotsekin joko txukuna egin dute nahikotxo sartuz, doinu ezberdinekin, maila ezberdinetan, oihartzunak tartekatuz.

Aurrekoan ez bezala, paradoxikoki, gehien gustatu zaizkidan bi kantak gaztelaniaz kantaturikoak izan dira. Indar gehiago dute eta letra ulertzen denez irakurri behar gabe segituan sartzen zaizu (bide batez, hitzak bikainak direla esan beharra dago).

Aurrekoetan esan dudanez zer egiten duten aurkezpenari egingo diot begiratua. E-d-e-r-r-a. Ezin da beste edonola aipatu. Taldekideen adiskide batek egina, koloreek, margokadek, mugimendua, ahulezia eta indarraren arteko nahasketa ematen diote. Azala binilo formatuan (erraldoia) eskuen artean izatea ikusgarria da benetan.

Diskoak 7 € balio du CD formatuan eta 12 € binilo formatua. Garesti jartzen jarraitzen dutela pentsatzen dut, oraingoan hogei minutu pasatxo badira ere, diskoa motza da. Binilozko kasuan are gehiago egiten da mingarri, nahiz eta aurkezpena erabil daitekeen aitzakitzat (ez dute idei hobeagorik izan 500 kopiako edizio baterako, ezaugarri garestienak hautatzea, ez dute bakar bat ere ahaztu, pisu handiko binilo zuria, azal bikoitzeko karpeta, barneko aldea kanpoan jarri eta serigrafiatuz, eta gainera plastikozko estalki garestienetakoa hautatuz. Urrezko inkrustazioak jartzeko aukera izan bazuten egingo zuketen?).

Diskoa taldeak atera du berriro Midi d’Ossau izenpean, oraingoan Mago Fermin ekoiztetxearen laguntzarekin CDaren kasuan eta binilo formatuan lagunduz King of Patio (Mondo Sonoro aldizkariaren Zaragozako arduradunak, kasualitatea izango ote da aldizkarian jaso dituzten horrenbeste aipamen eta laudorio?).



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: