AbainGoardia











{2009/05/18}   Interlude “Les miserables”

interlude-miserables

Interlude “Les Miserables”, 2006, CD/10”

Midi d’Ossau Records

Aurretik aipatutako singlearekin batera 2006ko Maiatzean Interlude aurkeztu zitzaizkigun beren lehen lan luze honekin.

Hasi behar gara esaten lan honi luzea deitzea ia eufemismo bat dela, bost kantatako (eta bereziki) hamabost minutu baino ez askoz gehiagoko diskoa ez litzateke ez luze deitu behar, ez lan luze baten salneurri berdina izan behar (nahiz eta zazpi euro besterik ez balio).

CDak aurkezpen ederra zeukan, kolore marroia eta beltza eta hauen nahasketekin jokatuaz, eta kulunka batean dagoen neskato baten irudi benetan polita daukana.

Diskoa adrenalina dosia iruditu zitzaidan bere garaian. Reverb (oihartzun) ugariz beteriko akordeek hasitako kanta bapatean gailu zanpatzaile batetan bilakatzen da instrumentu guztiak sartzen direnean eta ahotsa hasten da melodia egiten ondoren melodia jaurtitzera igaroz. Abesti geldoagoek jarraitzen dute (“Al ritmo del lucro” beren kanta ezaguna bezala) barearen aurkako beste ostikada batekin amaitzen duelarik diskoak, “Temps de heros” izenekoa, guden aurkako kanta zeina amaitxen duen ahotsa ia negarrean (noiz ikusiko ditugu emoak zuzenean bere burua zigortzen zazpi puntadun zartailuekin? Kar kar kar) eta akordeak berriro ere azalduz isiltasunean amaitzen.

Zergatik aipatzen dut disko hau argitaratu eta hiru urtera? CDa argitaratu zutenetik iragartzen baizuten binilozko formatua aurkeztuko zela eta askok guztiz ahaztu izan dugun ondoren, behingoz kaleratu dutelako… bi urte t’erdi igaro direnean!!! Ematen du beraiek aritu direla plastikoa eta azaleko papera ekoizten ba!

Binilozko ediziotik aipatu behar dudan bakarra da balizko diseinu artistikoa badu ere, ez zaidala azala gustatzen (Cdaren ezberdina), binilo garden kolorekoa dela, eta Cda bezala zazpi euro balio duela.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: