AbainGoardia











{2009/05/18}   Interlude

interlude-singleInterlude, 2006, 7”

Midi d’Ossau Records

Nola talde handi honen diska jaso genuen aipatzeko eta aldi berean lehen diskoaren binilozko bertsioa atera zen, diskografiaren bi disko aipatzen ditugun tokian hiru aipa ditzakegu, are gehiago, hirugarren hiru kanta besterik ez direnean.

2006an Interlude aurkeztu zitzaizkigun bi diskorekin, bata Les miserables lehen “lan luzea” (denbora aldetik oso motza da), eta single dotore hau.

Interlude Zaragozako taldea dugu, denbora gutxi eraman arren musikari beteranoak dituzten, batik bat Nevergood Hardcore taldeko musikariak, eta Criatura Punk-Hardcore taldeko gizonezko abeslaria.

Aurreko taldeetatik aldenduz Post-Hardcore eta doinu emotiboetan sakontzen dute, estatu frantsesean Amanda Woodward, Shall not kill eta beste batzuek egin izan duten bezala, eta talde frantsesak aipatzea ez da ezergatik aipatzen, ageriko eragin musicales gain, frantsesez kantatzen dutelako gehienbat zaragozarrek. Single honetako kanta azpimarragarriena, ordea, gaztelerazko kanta bakarra da, “El viento y la arena” bikaina, kartzelaren aurkako kanta, zendutako Xose Tarrio eta Juan Jose Garfia presoen liburuetako pasarteetan oinarrituriko letra ederrekin eta erritmo zapaltzailea hasieran, Refused moduko taldeetatik gertu eta amaiera atmosferikoak jarraitua.

Aurkezpen liluragarria, singlearen azalak digipacken moduko aurkezpena oroitzen digute, edo liburu batena agian, biniloa heltzen duen azal-hegala baitauka, kartoi fina eta zuribeltzezko irudi ederra.

Okertzen ez banaiz singlea dagoeneko agortua dago, baina bada oraindik ale solteren bat duen banatzailerik, Bilboko DDT Banaketak esaterako, eta 3,5 € besterik ez luke kosta behar.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: