AbainGoardia











{2009/05/18}   Musikaldi 09, Mungia (Bizkaia), 2009-05-16

Iragan larunbatean Bilbaomusikako Aranbarri eskolako ikasleo parte hartu genuen Euskal Herriko beste hainbat musika eskolekin batera bi urtean behin ospatzen den Musikaldi emanaldian, aurten Mungian ospatu zena.

Guri emanaldia irekitzea egokitu zitzaigun, politikari eta beste arduradunei aurreskua dantzatu ondoren dantzariek (ez geuk, kar kar kar).

Emanaldirako hautatu ziren kantak “Go tell it on mountain – Yeah!” (amerikar abesti erlijioso bat), “March Jubilee” eta “Song of Sedona” izan ziren (Disney faktoriako kanta ematen duena). Hemen azken kanta hura ikusteko aukera duzue, orkestrako kide batek grabatua (lagun baten laguntzaz), zorionez ez zait ia ikusten, kar kar kar.

Musikaldiko beste emanaldietatik gutxi aipatu dezaket. Gure eskolako boskotea ikusi genuen (piano, cello, kontrabaxu, tronpeta eta klarinetea), orkestra gaztea eta gipuzkoar koro bat (uste dut). Guztiak txukun izan ziren (gazteak ederki).

Hurrengoetan benetako kontzertuak aipatuko ditugu.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: