AbainGoardia











{2009/06/07}   Irola Irratiaren Kontzertua, Udondo Gaztetxean

Irola Irratiaren aldeko kontzertua

Udondo Gaztetxea

2009-06-06

Semen + Mortis Causa + Naste Borraste

Aspaldiko partez kontzertu batera hurbildu nintzen beharra nuelako bertan. Aspaldiko partez ere Leioako Udondo Gaztetxera hurbiltzen nintzen, Errekaortuko Gaztetxeko garaitik han egiten nituen nire agerpenak geroz eta urriagoak baitziren, agian bi urte eramango nuen handik ibili gabe, edo jo genuen azken alditik edo Gabon zahar gauean egindako jaietako batean izan nintzenetik. Bere itxura ez da aldatu, industria pabilioi erraldoia, margo eta apaingarri ugarirekin, hacklab gela bat, serigrafia gela, asanblada gela, barra, sukaldea, rockodromoa eta skate pista.

Omar eta biok heldu ginen disko eta liburuen gure mahaitxoa jartzera eta hor bageunden zenbaitzuk, Sare Antifaxista, Irola Irratia, Discos Enfermos, Mortis Causa eta Naste Borraste kamisetak saltzen eta margoak erakusten zituen beste pertsona bat.

Kontzertua ez zen puntual hasi. Mortis Causa eta Naste Borrasteren “aginduz” kriston ekipo profesional bat hartu behar izan zuen irrati libre bilbotarrak eta, behin hartuta, probak egin behar ziren. Barregarria iruditu zitzaidan Mortisekoek probak egin zituztenean une baten eskatzen diotela teknikariari barne monitoreetan gitarrak igotzea. 8000 watiotako ekipoa zuten 2000ko batekin nahikoa den toki baten, zer nahi zuten? Gorrak dira ala?

SNC00065Kontzertua Semenek ireki zuen. Iralako Izar Beltz Ateneoko talde gazte-gaztea, jende asko ez bazegoen ere lehen lerroan hasi zirenean, lagunak egin zituzten berehala beren kantetako letrekin (Feminista de Ezker Batua kantarekin hasi ziren) eta abeslariak abestien artean egindako aipuekin. Lehenik esaten du a ze iluminazio kaka zeukaten eta teknikariak itzali zien (haientzako zorionez oraindik ez zen gaua eta gainera une hartan eguzkia atera zen hodeien artetik), eta gero ke makina piztea eskatzen zuen bateria joleak gozatu zezan. Segituan piztu eta barrez hasi ginen, Karlosi falta zitzaion bakarra baketak uztea baitzen kea uxatzeko eta ozen entzuten zitzaion kaka hura kentzea eskatuz, teknikariak barre artean kasu egiten ez zion artean. Esandakoa, lagunak egin zituzten beren kantekin, Punk bizkorra, D-beat eragin ugarirekin (taldeak aipa daitezke baina, nahiko da esatea Discharge eta Dis hasten den ia edozein talde, Anti-Nowhere League…) eta tartean Destruccion taldearen Makineros hijos de puta bertsioa.

Jarraian Mortis Causa etorri ziren. Kontzertuan nabaritu zen jende asko bildu zela haien eraginez, aspaldi ez zuten jotzen eta iragan hamarkadan ezagunak egin ziren Bilbo aldean Asquerosos beren diskoarekin (Hebefreniak argitaratua bere garaian CD eta LPan). Punk arina, ahots erlatsa, Potrotainoren moduko taldeak gogoratzen dituena, eta himno ugariz beteak, nahiz eta abesti lotsagarri edo politikoki ez zuzenak izan ere. Ikuslegoa irabazi zuten ezbairik gabe.

Ondoren Naste Borraste etorri ziren. Haiei buruz hitz egiteko Angel Martinen zine programa imitatuko dugu. Ongi etorri Abain Leireren kontzertuen saiora, kar kar kar.

Eta zer esan behar duzu Naste Borrasteren kontzertuaz, Abain? -esango luke saioko beste partaideak.

Ba eskerrak ez nuela 10 € ordaindu halako gauza ikusteko Bilborocken eta taldeei baimena eman beharko litzaiekeela itzuli ahal izateko. Eta hemen amaitzen da Abain Leireren kontzertuen saioa.

(Saioaren amaiera musika)

Naste Borrastek ikaragarri aspertu ninduten eta ez nintzen bakarra izan. Revivalaren modara apuntatu den azken taldeetarikoa dugu eta nire ustez Euskal Rock Erradikalaren ezaugarri okerrenak erakutsi zituzten. Punk eta Ska nahasketa hutsa, punteoren batekin eta haize sekzioa. Antolatzaileen artean ez zuten lagun askorik egin, egia da ez duzula dieta barazkijalea atsegin behar, baina gauza bat hori da, eta beste gauza ezberdina da afaria ikusi eta mespretxatzea haragirik ez izateagatik. Eta Semen ere ez zegoen pozik, esan baitziguten presa asko eman zietela amaitu zezaten. Eta Nastek noski, ez zuen inolako presarik izan amaitzeko. Ordubete baino gehiago jo zuten, eta berriro igotzea eskatu zietenean beste bost kanta egin zituzten. Baina beno, iritziak ipurdiak bezalakoak dira, guztiok daukagu bat eta guztiona ezberdina da.

Kontzertua hamabiak laurden gutxi aldera amaitu zen. 200 pertsona pasatxo izan ziren bertan, espero dugu Irola Irratiak etekinik eduki izana, baina galdetu beharko zaie, ez baitzituzten edarien kalkuluak ongi egin eta Mortis Causaren kontzertua hasterako garagardoa amaitu zitzaien (700 botila 200 pertsonen artean, 3,5 botila ematen ditu bakoitzeko, udan eskasegia dena, eta hori batzuek edaten ez dugula).



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: