AbainGoardia











{2009/06/28}   Estricalla “Gimnasia revolucionaria”

estricalla_webEstricalla, “Gimnasia revolucionaria”, 10″

Stop Control Antirecords

Aspaldiko anarkista eta iraultzaileek aldarrikatzen zuten gimnasia iraultzailearekin aurkezten dira Estricalla.

Estricalla talde berria bada ere, beren partaideak musikari beteranoak ditugu. Instrumetuen aldetik Kloakao taldeko kideak ditugu. Torrelavegako taldea, hamabost urte baino gehiagoko hardcore ibilbidea beren zaman eta disko ugari kaleratu dituztenak: Os mais brutais (K7, 1995), Veiculo longo (CD, Potencial Hardcore, 1998), Obrigado!! (CD, Potencial Hardcore, 2001), Cuzado de galinha (2004, CD/LP, Potencial Hardcore/Oidos Sordos) eta Favela Global (2007, CD, Potencial Hardcore).

Bestetik abesten pertsonai nahiko ezaguna aurkitzen dugu, izan are ahotsetan El Corazon del Sapo eta Kuraia taldeetako abeslaria dugu. El Corazon del Sapo aski ezaguna dugu, 90 hamarkadan nahiko ezagun egin zen Zaragozako hardcore taldea baitugu zenbait disko puska utzi zituztenak ondare modura: La imaginacion contra el poder (LP, 1993, Mala Raza eta Soroll), Que el perro no rompa las flores (7″, 1996, Sapos Records), Fuego al cielo de los cuervos (CD/LP/K7, 1998, Mala Raza), O pasaclau d’a reyalidá (CD, 1999, Sapos Records), La casa magnetica (CD, 2000, Mala Raza) eta Bajo la playa están los adoquines hilondokoa (CD, 2006, Mala Raza). Eta Kuraia abeslariak Dut eta Anestesiako partaideekin batera sortutako Punk-Rock taldea dugu, hiru disko egin zituztenak, Kuraia (CD, 2001, Metak), Iluntasunari barre (2003, CD, Metak) eta Piztu da piztia (CD/LP, 2005, Metak).

Laukote honen baturak disko hau eman digu emaitzat. Motz egiten da, kontutan izan behar da 10″ biniloa dugula 45 rpm-ko abiaduran, sei kanta bi minutu ingurukoak. Baina gogoz entzuten da. Abiada biziko Hardcorea, estilo melodikoaren kutsu ugarirekin, eta ahots ugari, gehienak oihuez egindak, emaitzak oinarrizko taldeak gogorarazten dizkigutelarik, konparaketak saihestezinak dira. Kolaborazio ugari izan dituzte, Juanra Kop, Mikel Anestesia, Guillermo Sapo, Xabi Sacco edota Xabier Silveira besteak beste. Kanta bat aipatzearren azkenarekin geratzen naiz, Errealitatea autobusean paseo bat da, SNFUren bertsioa, zeina ederki egiten duten, sarreratik amaieraraino eta non abesten duen Inoren ero ni eta BAP!! taldeetako Okenek.

Hitzak dira agian gustatzen ez zaizkidan gauza bakarrak. Ohitu gara Sapoen garaitik hitz luze zein aldrebestuak entzutera Apoaren ahotik, baina Estricallan esaldi motz-motzak topatzen ditugu, gainera sarri errepikatzen direnak eta nahiko zuzenak gainera, SNFUko abestia da justu hitz onenak dauzkanak.

SNC00099Aurkezpen bikaina du biniloak. Karpeta eta kuaderno beltza, zilar koloreko irudi eta hitzekin. Barnean den koadernoaren aurkezpena ikusgarria da, torloju batek mutur batetan lotzen dituen txartel sorta baitira abaniko baten modura irekitzen dena. Koadernoak hitzez gain, kredituak dakartza, euskara, gaztelania, aragoera, kantabriera, kataluniera eta ingeleserako itzulpenekin. Eta baita ere badakartza Sapoen garaitik faltan sumatzen genuen xehetasuna: abesti bakoitzari eransten zaizkien liburuen pasarteak dauzkagu, Raoul Vaneigem situazionista ohia, Buenaventura Durruti, Tom Spanbauer, Santiago Alba Rico, Walt Whitman eta Profesor Vicenterenak.

Disko ederra topatzeko ordea zaila izango dena. Izan ere 10 € balio badu ere, salmenta puntuetarako jarri dituzten baldintzak ez dira onak, aldez aurretik erosi behar izateaz gain, gastu bidalketak ordaindu behar dira, saltokientzako etekina benetan estu geratzen delarik. Horregatik izango da errazago taldeari erostea inon aurkitzea baino (hala ere, bada saltzen den tokirik).

Gimnasia iraultzailea egiteko ordua heldu da!



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: