AbainGoardia











{2009/07/01}   Habitat

habitat_webHabitat

Katixa Agirre

ISBN 978-84-9783-671-5

220 orrialde

2009ko Otsaila

Elkar

Bi urtetik hona gustura aurkitu naiz euskaraz irakurtzen. Azkeneko boladan idazle belaunaldi berria sortu da zeinen artean zoritxarrez ez nagoen ni (sei urte daramat inspirazio faltan), baina ez da malkoak isurtzeko unea; eta belaunaldi berri honen emakumeak goraipatu behar ditut, 2007tik hona irakurri ditudan emakumezko gazteen liburu guztiak gustatu zaizkit, Uxue Apaolaza, Irati Jimenez, Irati Elorrieta, Uxue Alberdi, Garazi Goia… eta oraingoan mintzagai izano dugun Katixa Agirre.

Katixak bere burua aurkeztu zigun irakurleoi 2007an Elkarek argitaratu zion Sua falta zaigu estreinaldiko liburuan, non istorio sorta ezberdinekin erakartzen gintuen. Haren ondoren haurrentzako ipuin bat aurkeztu zuen, Paularen seigarren atzamarra (Elkarrek argitaratua ere 2007an), eta Jon Bilbaoren Leonardo da Vinci, asmatzailea euskaratu zuen.

Oraingoan bere azkeneko proposamenarekin datorkigu bueltan, Habitat. Liburuak berriz ere istorio sorten formatua berreskuratzen du, gutxiago oraingoan, baina luzeagoak. Eskertzekoa da, kontakizunak gehiago garatzeko aukera eman baitio eta modu horretan narrazioari erakargarritasun handiagoa ematea. Sei istorioek liburuari izena ematen dion habitataren inguruan orbitatzen dute, izan ere egunerokotasunaren sei aipu izanda Katixak eskaintzen dizkigunak, pertsonaien etxebizitzek (habitata, alegia) bakoitzaren pertsonaltasuna, indarra eta gabeziak azaleratzen ditu, beste edozeinean gertatzen den bezala. Guztiok gara indartsu gure lubakian barrena, baina baita izan gaitezke ezerezaren hurrenak gure inguruak egiten digun ahuldadea medio.

Honela topo egiten dugu Pijama festa baten kronika, non distantziak aldenduriko bi lagun bildu egiten diren, gonbidatua lur jota izanik ama minbiziak jota izateagatik eta anfitrioiak lagunaren tristura arindu nahi duen. Narrazioak aurrera egiten du pixkana eta bat-batean azken orrialdean aurkitzen gara supituki azken pasarte harrigarriekin, ezustea amaieran bikain ezkutatua.

Guy Fawkes-en traizioak irribarrea luzatu dit izenburua irakurtzean, espero bainuen Alan Moorek ezagun bilakatu duen gizonan inspiraturiko heroia, V for Vendetta, aipatu behar zuela inon. Ordea ez du egiten, bestetik gaizki ez datorrena errazkerian ez erortzeko (deskuidatzen banaiz, agian Katixak ez zuen ezta Vrengan pentsatu Guy Fawkesen historia hartzean abagune modura). Bertan minipisu batean bizi den neska bat ezagutuko dugu, zeinak bilatzen zuen gizona lortu ondoren haren familia zatitzearen trukean. Egun baten gizonaren semea zaindu behar du, bikoteak lan elkarrizketa duelako, haurraren ama bidaian den artean.

Jaun eta jabe herrixka bateko etxe batera bizitzera doan bikotea eta haien bizilagun nerabearen arteko tirabirak azaltzen dizkigu, zeinak bikotearen artean pitzadurak sortzeko arriskua agertzen digun.

Bere loa arina da familia ugari bateko alaba nagusiaren bizitza aurkezten digu, minipisu batera bizitzera doana bakardadeaz gozatzera, baina lotan zela lapurreta bat sufritzen duenean interneten murgilduta ibiltzen den amonarenera gauak igarotzera doana.

Hosting Madrilen Gabonak familiatik urrun bizi dituen mutila, zeinak iraganeko lagunaren ezusteko bisita jasoko duen, Kubara joateko aireportura bidean bere etxean geratzen dena, tartean ETAk Barajaseko T4 terminala lehertzen duen artean. Protagonista mesfidati izango da adiskidearekiko, kontutan izanik preso politiko izanagatik.

Eta azken istorioa Feng Shui-aren errua dugu non bizi gurutzatuen moduko istorioa dugu: inmobiliaria bateko saltzailea, ama ezkongabea dena, eta bere familia mantentzeko arazoak dituen gizona, sosik lortzearren emakumeak eskainitako lana hartzen duen urbanizazioetako pisuetako familia baten aitaren papera antzezten.

Liburua polita da, ez du azaltzeko beste modurik, erakargarria. Liburu gomendagarria eta irakurri beharrekoa. Aipatzekoa da ere liburuaren aitzakiarekin sortu duen http://www.katixagirre.com bloga. Zorionak Katixa, eta urte askotarako.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: