AbainGoardia











{2009/07/01}   Leviatan

leviatan_webLeviatan

Paul Auster

978-84-339-0634-2

272 orrialde

Anagrama

Paul Auster aski ezaguna da dagoeneko. Hasieran kultuko idazlea bazen ere, jaso dituen sari andanek bozgorailu gisa jokatu dute eta dagoeneko ia bere liburu berri orok salmenta arrakasta dakar atzetik. Liburu kopuru ikaragarria du gizonak, eta oso zailak gainera zenbatzeko, gomendagarriena da Wikipediara jotzea, behintzat bere fitxa nahiko ona baita (ozen esan behar da: Wikipedia ez da fidagarria. Sarrera askoren egileak poliziak dira eta Israelen aldekoa da itsu-itsuan besteak beste). Neuk aipatuko nituzke (eta agian aipatzen joango naiz pixkana), Leviatan, El pais de las ultimas cosas eta El libro de las ilusiones, eta agian aipatuko nuke Brooklyn follies ere, entretenitua da eta azkeneko bi liburuekin batera euskaratu dutenetakoa baita (hiru liburuak Brooklyngo erokeriak, Bidaia scriptoriumean zehar eta Gizona ilunpean ditugu).

Gaurkoan Leviatan dugu hizpide, nire ustez Austerren liburu onena dena argi eta garbi. Liburuari hasiera ematen dio gizon baten heriotzak prestatzen ari zen leherkariak esku artean eztanda egiten dionean errepide batean. Eztandak txikituta uzten du, atzamarrak dira geratzen diren puzka handienak, baina FBIk identifikatzen du. Gizona epe batetik ordura zenbait zartailu jarri ditu aurretik hainbat jomugatan, nolabait Unabomberren kutsua hartzen zaio. Baina ez da FBI identifikatu duen bakarra. Peter Aaron idazleak susmoa du eta FBIren bisita jasotzen duenean baieztatzen du hildakoa bere adiskide Benjamin Sachs dela, aspaldi ikusten ez duena. Benjamini omenaldia egiteko, Peterrek Leviatan, Benjamin Sachsen biografia idatziko du.

Liburuan ikusiko dugu nola bi idazleak gaztetan ezagutzen diren New Yorkeko taberna zulo batetan. Peterrek Benjaminen indarra sumatzen du segituan, aurkezten direnean ohartzen da Benjamin kultuzko liburu baten egile den Benjamin Sachs dela. Sachs pertsona militantea da, Vietnamgo gudan espetxeratu zuten aurka izateagatik eta beti ibili izan da borroka politikoetan, baina idazketa bere pasioa da ere. Argitaletxeak bigarren liburua idazteko aukera ematen dio eta gogoz prestatzen hasten da. Tartean biek beren bizitzan aurrera egiten dute, emakumeak ezagutzen dituzte eta festetan ibili ohi dira.

Liburu berria prestatzen ari zela istripu larri bat izaten du betiko markatzen duena. Ordutik geroz eta zaputzagoa egiten da, eta bizitza geroz eta okerragoa du guztiz desagertu eta errepide bazter batean mila zatitan eztanda egin arte.

Eleberri benetan miresgarria da. Pertsona baten biziaren gorabeherak ikusten ditugu, nola egon zaitezkeen gailurrean (bakoitzak bere gailurra markatzen du) segituan ahuntzaren gauerdiko eztula baino hutsalago izateko, narrazioaren garapena leun zein liluragarria da, Benjaminekin identifikatzen zara uneoro eta militantziaren gorabeherak ere agerian jartzen ditu.

Badira bizitzan irakurtzea beharrezkoak diren liburuak. Q bat da. Los invisibles beste bat da. Eta Leviatan ezinbesteko beste bat dugu. Guztiz hunkigarria.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: