AbainGoardia











{2009/07/14}   Los forzados de la carretera

forzados_webLos forzados de la carretera

Tour de Francia 1924

Albert Londres

ISBN 978-84-96614-75-8

126 orrialde

2009ko Uztaila

Melusina

 

Hau bai bitxikeria. Melusina argitaletxeak liburu interesgarri asko argitaratu ditu urte gutxi batzuetatik hona. Bi sail nagusi dituzte, UHF, deiturikoa, non Teoria King Kong (Virginie Despentes), Devenir Perra (Itziar Ziga), España es sobrenatural berria (Mondo Brutto aldizkariko kideek idatzia), El deseo homosexual (Guy Hocquenghem) eta beste titulu deigarriak kaleratu dituzten, eta bestetik poltsikoko liburuak kaleratzen dituen [sic] saila, non Teoria del bloom, Introduccion a la guerra civil, La insurreccion que viene (hirurak Tiqqun edo Comite invisible izen kolektiboa erabili duten pertsonek egina), La tragedia de España (Rudolf Rocker), Historia del automovil, La fabrica de sueños (biak Ilya Ehrenburgenak) eta beste hainbat argitaratu diren. Ba oraingoan azkeneko bilduma honetan zer eta Albert Londresek 1924ko Frantziako Tourrari buruz idatziriko kronikak biltzen dizkigute!

Antza denez Albert Londres kazetari oso ospetsua izan zen mende hasieran eta batzuek XX. Mendeko kazetari handien artean jartzen dute Ryszard Kapuscinski Eta Joseph Kesselekin batera, infernuko kazetari bezala bataiatuko zutelarik. Goitizen horren arrazoiak izan daitezke bere lehen kronika ospetsua, 1914an alemaniar ejerzitoak kiskalitako Reimseko katedralaren kronika, edo bere amaiera Georges Philippar pakebotearen sute eta hondoratzean. Antza denez, pakebote horrek sabotaia bat sufritu zuen mafia indotxinarraren esku, zeina agerian utzi behar omen zuen bere hurrengo kronikan. Gizon honen ospeak bultzatu du Melusinak bitxikeri hau argitaratu izana, omenaldi gisa.

Tourrak ehun urte bete dituenean hasierako urteetako kronika hauek gogora ekartzen dizkigute oso bestelako garaiak, tokitan direnak. Kilometro kopurua (1924an Tourreko etapa luzeenaren errekorra jarri zuten, Les Sables d’Olonne eta Baiona lotzen zituzten 480 kilometro!!!), ibilbideak, arauak…

Albertek ezin digu azaldu lasterkariek pedalkada bakoitzean sentitzen dutena deskribatu osotasunean. Azaltzen digu nola Pirinioak zeharkatu zituzten, nola Tourmalet, Aspin, Galibier eta Tourrak famatu bilakatu dituen beste hainbeste mendate igotzerakoan sentitzen dena. Hori igo izan dugunok azal genezake. Bai, neuk txirrindularitzan aritu nintzenean (oso baldarki) bi urtez jarraitu nuen Tourra, eta Tourmaleta (aurten igo den eta 1924ko edizioan jeitsi zuten aurpegitik), Galibier (bi aurpegiak) eta Alpe d’Huez igo izan ditut. Sufrikario handiko plazerak dira. Alpe d’Huezen bizikleta gainean kiribiltzen zara erraiak jaurti nahi dituzun aldi berean hogeita bat bihurguneetako bakoitza mendatean irabazi izan duten txirrindulari guztien izena daramala ikusten duzun artean; edo ikusten duzunean Tourmalet igotzerakoan sei kilometroz maldak %8ko portzentaieko batazbestekoa hartzen duenean, edo La Mongie eski estazioa gainditzean falta diren hiru kilometroetan oxigenoa falta zaizunean eguzkiak gogoz jotzen duen artean; edo niri gertatu zitzaidan bezala 1996ko Tourra ikustera joan nitzenean, Galibier jaisten denean elurte baten ondoren (urte hartan Uztailean elurte bat ikusi ahal izan nuen!), kafetegi batetan gelditu behar izan nuelarik eskuetarako plastikozko poltsak eskatuz.

Komeria hauek baino askoz gehiago pairatzen zituzten txirrindularitzaren hastapenetako urteetan. Albert Londresek batzuk biltzen ditu, baina ez ditu guztiak jasotzen, berak korritzen ez duenaren kokaleku pribilegiatutik idazten baitu, eta aldi berean idazten duena txirrindulariak kotxean jarraitu izanaren pribilegiotik idatzi ahal izan zuen. Azaltzen digu nola askotan loa egiteko aukera ez zuten, gaueko hamarrak aldera heldu eta gaueko ordu txikietan hasten zutelako hurrengo etapa. Edo nola garai hartako errepideak ez ziren batere onak eta orain Paris-Roubaix lasterketak ospetsu egiten duen pabearen infernua orduan etengabeko sufrikarioa zen. Edo nola txirrindulariek halako astakeriak (horrela besterik uler daiteke egunero hogei ordu izatea bizikleta gainean) egin ahal izateko dopatzen ziren. Edo nola antolatzaileen presio komertzialek egoera penagarriak bultzatzen zituzten, 1923 urteko Tourraren garaile zen Henri Pelissieren abandonua bultzatu zuena.

Liburu entretenitua eta laster batean irakurtzen dena.

 

PD.: 1924ko Tourra 160 txirrindulari inguruk hasi eta 60k amaitu zuten, Ottavio Bottachiak irabazi zuen 226 ordu, 18’ 21” denborarekin, Nicolas Frantz 35’ 36”-ra, Lucien Buysse ordubete, 32’ 13” amaitu zuen eta azkena Victor Lafosse izan zen 45 ordu, 12’ 05 segundura!!!



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: