AbainGoardia











{2009/08/09}   Bi hitz

bi-hitz_webBi hitz

Garazi Goia

ISBN 978-84-9868-011-9

114 orrialde

2008ko Apirila

Alberdania

Orain urtebete kaleratu bazen eta atera zen unean eskuratu banuen ere, osteguna arte ez nuen serio hartu bere irakurketa. Hasi nuenean iragan urtean burua ez nuen bere tokian eta ez ninduen liburuak harrapatzen. Ordea, orain irakurri eta ziztu batean egin badut guztiz katigatu nauelako izan da.

Garazi Goiaren lehen liburuaren ardatz nagusia maitemina, maitatua ez izatea eta honek sor dezakeen obsesioa da. Narratzailea atzerrian bizi den neska euskalduna dugu, zeina kontakizuna hasterakoan Berlinen da, maite duen mutilaren etxean. Hark supituan bion arteko erlazioak eten behar duela esaten dio. Neskak, mutila ahazteko esperoan, enpresak emandako aukera hartu eta Londreserako bidea hartzen du.

Han egoten den hiru urteak amorruan bizi da, une oro gogoratzen du bere bizitzako mutila eta etengabean galdetzen dio bere buruari zergatik ez den bien artekoa posible izan eta baita pentsatu ere edozer onartuko lukeela haren ondoan izatearren. Neskak beste hainbat pertsona ezagutzen ditu eta zirritan ibiltzen da haiekin, bai mutilak nola neska bat ere, baina une baten edo besten oroitzapenek bere burua zigortzen dute. Horren handia da bere obsesioa, izena galdetzeko denbora izan ez zuen mutil batekin larrutan dela bere bizitzako orgasmorik onenetakora iristean maitearen izena hirutan oihukatzen duela, berarekin zen mutila arrazoiz haserretuz eta etxetik joaten da zapatak ahaztuta.

Liburuaren atal interesgarrienetakoa azkenaurrekoa da, non narratzaileak, bere lagun batek gomendatua, mutila ahazteko asmoz, hogeita zazpi egunetan idatziko duen egunean izandakoa hartarako gaitzat hartuz hitz bat dagokion alfabetoko kokalekuaren arabera, alegia, lehen egunean Arekin hasten den hitza, bigarrena B, hirugarrena C… Kapitulu bitxi, orijinal eta ederra. Bestela ere esan beharra dago uler erraza da eta horrek lortzen du haria mantentzea eta baita kontalariaren samina ulertu eta konpartitu ahal izateko. Guztiz gomendagarria.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: