AbainGoardia











{2009/08/13}   Hitler euskal gatazkaren aurrean

Egunak igarotzen doaz. Esaten dute datorren astelehenean 100 egun betetzen direla Francisco Lopez Lehendakari izemdatua izan zenetik. Egun batzuk gehiago igaro dira non hauteskundeak ohi baino iruzurtiagoak izan diren (sentitzen dut, baina lau urtero gure ordez berebiziko erabakiak hartzen dituzten pertsonak eta aldaezinak direnak hautatzeko sasieskubidea ez da demokraziatzat ulertzen dudana; asanblada partehartzailea beste kontu bat litzateke), non hiritargoaren zati baten nahi duena bozkatzeko eskubidea urratuz batzuek benetan izango ez luketen zilegitasuna bere egin duten.

100 egun elkartasuna delitu bihurtu nahi izan dutenetik, non edozein herritan uneoro ikusten dugun Rudolphen neska-mutilak presoen argazkiak kentzen eta disidentzia adierazten duen lema oro ezabatzen (horra Gasteizko iragan festak non Askapena zein beste kolektibo batzuen kartelak kedun zituzten). Alferrik, berehala ordezkatuak dira askoz lema eta argazki gehiagorekin. Ezin zaizkio zeruari aterik jarri.

100 egun non euskaldun guztien ordezkari direla esanez eta oraingoz beren obsesioak erakutsi besterik ez duten. Pena eman dute guraldiaren maparekin, non askok barre egin dugun, Euskal Herri osoa argi eta garbi irudikatua izateaz gain beste lurrale asko azaltzen diren, askok esan dugularik benetako euskaldunak direla Euskal Herri historikoaren hainbat lurralde berreskuratu baitituzte, Bordele besterik ez zaie falta!

100 egun non zenbaitetan erakutsi duten euskal kulturak ez diela arreta sortzen. Ni erabat ateoa naiz, baina ikaragarri deitu digu arreta askori San Inazio egunean Azpeitian ohiturak dioen Nagusiaren makila Lehendakariari eman ahal ez izana oporretan baitzegoen…

100 egun non jazarpen poliziala eta judiziala hor dirauten, horren ondorio delarik besteak beste Remi Ayestaranen heriotza eta orain festetan izan oi diren elkartasun eta aldarrikapen deialdi ugari debekatzen. Donostiakoa debekatu zuten batetik esanez istiluak sortu ohi dituela. Bitxia, azken urteetan istiluak izan diren aldi bakarra 2005ean izan ziren, manifestazioa debekatu zen azken urtea. Eta bestetik esaten zuten manifestazioarako baimena eskatu zuen pertsona erakunde ilegalizatuetan izan dela. Orain ez dago jada ezta manifestazioa konbokatu ahal izateko baimenik.

100 egun non hautsak astindu nahi izan dituzten herri bakoitzeko festetan. Berriozarren ANVko zinegotziari egokitu zaio txupina botatzea, udal akordioak erabakia baita guztiek botako dutela urtero, udal talde bakoitzak jasotako herri babesaren arabera, eta madrildar obedientziako alderdiek eragotsi nahi dute. Edo Bilbon, non eredu parte hartzaile argienetako bat dagoen festak antolatzerakoan (nahiz eta Udalak pixkana kendu nahi duen), Bilboko Konpartsek urtetan adostutakoaren arabera txupinera hautatu eta PP eta PSOEk eragotsi nahi izan duten preso baten arreba izateagatik. Presio horren fruitu besterik ezin da ulertu Polok jaso duen heriotz mehatxua (gutuna bere argazki eta pistola bala batekin).

Baina beti bezala, euskaldunok une gogorrei aurre egiten ahalegintzan gara nola edo ahala. Baita barre eginez.

Orain hamabost egun inguru norbaitek, euskaltuben bideo bat jarri du, non El Hundimiento film ikaragarriaren eszena gogoangarri baten gainean (Hitler azaltzen da bere ofizialei errieta egiten guda amaitu eta galtzear direla esaten diotenean) azpititulu xelebreak jarri dituzten non gizonak ez duen ulertzen nola euskaldunak ia ezabatu ondoren oraindik borroka eman nahi duten, azkenik autodeterminazio erreferenduma egitea onartzen duen.

Hona bideoa, ea nork eusten dion barreari:



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: