AbainGoardia











{2009/08/15}   Dissipatio Humani Generis

dissipatio_webDissipatio Humani Generis

Guido Morselli

ISBN 978-84-92422-11-1

152 orrialde

2009ko Maiatza

Laetoli

Liburuak arreta piztu zidan nire eskuen artean erori zenetik. Izen bitxia, latina jakin barik berehala ulertu edo antzeman daitekeena, eta sinopsia irakurtzerakoan liburu interesgarria izan zitekeela esaten zidana.

Guido Morselli (1912-1973) egilea guztiz ezezaguna da niretzat. Bere fitxa begiratuz esaten digute Boloniako famili burges aberats batetako semea zela eta horri esker aitak bizi osorako pentsioa eman zion, idazteari dedikatzeko aukera eman ziolarik. Hala ere ez zuen zorte handirik izan, bizi izan zen artean bi saiakera besterik ez baitzioten argitaratu (Proust o del sentimento, 1943; eta Realismo e fantasia, 1947). Idatzi zituen beste saiakera zein eleberri guztiak bere buruaz beste egin ondoren argitaratu zituzten (Roma senza Papa, 1974; Contra-passato prossimo, 1975; Divertimento 1889, 1975; Il comunista, 1976; Fede e critica, 1977; Un dramma borghese, 1978; Incontro col comunista, 1980; eta Diario, 1988). Bitxia da nola hainbat idazle ukatuak diren bizi artean eta behin hilak ikusten duten euren lana argitaratu eta errespetatua. Hor dauzkagu hainbat kasu, John Kennedy Toole, zeinak hil arte ez zuen loriarik jaso bere A Confederacy of Dunces (La conjura de los necios) eleberriagatik. Dissipatio Humani Generisek argia ikusten du lehen aldiz 1977an eta ordutik jaso izan ditu laudorioak.

Eleberriak kontatzen digu gizon baten istorioa, idazlea, bere burua fobantropotzat duena (gizakiei beldur izatea), hipokondriakoa, baina argia eta ironikoa, zeinak erabaki duen 40 urteak betetzeko egun bat falta zaionean (Ekainaren 2an) bere buruaz beste egitea. Horretarako bere auzokide artzainak hizketaldi batean aipatutako kobazulo batera doa (aipatzen ez den arren, kontakizuna Suitzan kokatzen dela esango nuke, protagonista italiarrez mintzatzen da, eleberrian zehar eremu frankofonoa eta alemaniar izeneko herriak aipatzen dira eta frantziar mugatik oso gertu dago). Haitzuloan denean hainbat burutazio izan ondoren buruaz beste ez egitea erabaki eta etxera itzultzen da eta orduan ohartuko da bitartean kanpoan gertatu denaz: gaueko ordu bietan gizateri osoa desagertu da, etxe guztiak, kotxe guztiak, objektu guztiak hortxe diraute, baina gizakiak lurrundu izan balira bezala ematen du. Zenbait ordulari, makina elektroniko eta erantzungailu desagerpenaren orduan gelditu dira. Hortik dator liburuaren izenburua, Dissipatio Humani Generis (Giza Generoaren Desagertzea).

Gizonak hasieran ez du onartzen gertatu dena, nolabaiteko ezbehar bat izan dela eta ondorioz biztanleak ebakuatu dituztela, baina dei ugari egiten ditu (baita atzerrira ere) eta ez dio inork erantzuten, aireportura doa eta panelek hegazkinak heldu behar direla esan arren ez da inor heltzen eta hainbat hegazkin daude pistan modu baten edo besten. Muga zeharkatzen du bere lagun baten etxera joateko baina ez du inor topatzen. Hutsa, animalia eta landarean besterik ez daude. Pixkana bere egoeraz jabetu eta hasiera baten ironiaz hartzen du, baina orriak aurrera egin ahala madarikazioa amaitu nahi du eta bere buruari galdera asko egiten dio, tartean bere buruaz beste egin ez ote zuen benetan.

Liburu interesgarria da baina baditu zenbait gabezi nire ustez. Batetik oso motela da, eleberri oso luzea izan ez arren, protagonistaren gogoetak nahiko luzeak dira, oso intelektualak. Bestetik itzulpen arazo bat dago. Itzulpena oso ona da, baina narratzaileak, aditu bezala, hizkuntz ezberdinetan egiten ditu aipu ugari, latinez, frantsesez, alemaniarrez, ingelesez, eta ez dago haien esanahirik. Mundus permanebit: Viri, mulieres, pueri, humani viventes cuiuscumque ӕtatis, ordinis vel nationis, raptim sublimabuntur. Norbaitek esan diezadake zer demontre idatzi ote dudan? Pentsa dezaket orijinalean ere ez zela azaltzen, akaso adierazi nahi daitekeelako azken gizakiaren gogoetak beretzako direla bakarrik, beraz ez du behar esaten duenaren itzulpenik egitea, berak ederki ulertzen baitu. Baina berak bakarrik. Eta baita aipatu behar da edo nire gaztelerazko gaitasuna mugatua dela, edo oso ezagunak ez diren zenbait hitz erabiltzen dituela, beraz haria zenbaitetan gal daiteke. Badakizue zer den zenotafio bat? Ba neuk atzo arte ez nekien (Zenotafio: Dedikatzen zaion pertsonaiaren gorpua ez duen hilobi-monumentua).

Alegia, liburu deigarria da, baina irakurtzeko erraza ez dena. Zuek erabaki.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: