AbainGoardia











{2009/08/16}   Acido Sulfurico

acido-sulfurico_webAcido Sulfurico

Amélie Nothomb

ISBN 978-84-339-7121-0

168 orrialde

2007ko Urtarrila

Anagrama

Amélie Nothombek ez nau konbentzitu aurreko irakurraldietan. Beste liburu batzuk irakurri ditut eta ikusten da idazle ona dela, baina ez ninduen bereganatzen. Acido Sulfurico bestelakoa izan da.

Acido Sulfurico distopien generoan kokatzen da. Gogora dezagun distopia izango litzatekeela utopiaren aurkakoa, alegia, etorkizun txarra, beldurgarria, ezkorra. Genero honen barruan esan nuen kokatzen direla George Orwellen 1984, Aldous Huxleyren Brave New World, Evgeni Ivanovich Zamiatinen Nosotros, edo aipagai izan nuen Paul Austeren In the Country of the last things.

Eleberriak gertuegi den etorkizuna aurkezten digu, non Reality Showak gailendu diren neurri ikaragarrietaraino. Anai Handiaren moduko saioak motz geratu dira, audientziak igotzeko modu geroz eta beldurgarriagoak egiten dira. Azken saiakera Concentration da. Telebista saioko arduradunak kalera doaz furgonetetan eta jendea bahitzen dute. Bahituek saio honetan parte hartzen dute, zeinen asmoa nazien kontzentrazio esparruak erreproduzitzea den, bahituek presoen papera betetzen dutelarik, nola ez. Era berean badira saioan parte hartzen duten beste batzuk, hauek casting baten bidez hautatuak dira, presoen zaindari edo Kapoen rola hartzeko. Presoek lan behartuak egiten dituzte, ez dute izenik, uniforme ziztrinekin janzten dituzte, ez dute jaten ia eta egun bakoitzaren hasiera preso batzuk exekutatzen dituzte. Guztia kameren aurrean, saioa pixkana ikusiena bihurtuko delarik, %100eko audientzia lortu arte.

Kameren arreta laster jasoko du Pannoniquek (CKZ 114 zenbakia saioan), neska gazte-gazte honek, itxura hauskorra izan arren duintasun handia erakusten baitu egoeraren aurrean, urratu ezina eta beste presoei kutsatzen die. Baina ez ditu kamerak soilik erakarriko. Zdena kapoak, neska basatia eta ez oso argia, segituan sumatzen du zerbait Pannoniquengan eta bere ahal guztiak erabiltzen ditu Pannonique beretzat bakarrik izateko, hartarako lan behartu gehiago, zigorrak eta bestelakoak erabiliz. Laster ohartzen da neskaz maitemindu dela eta lagundu nahiko du, Pannoniquek esaten dion artean ezingo duela beragatik ezer onik sentitu programaren izateagatik eta ez duela beretzako bakarrik balioko lukeen irteera onartuko.

Bien arteko tirabirak nabarmenduko dira berehala eta audientzia erakarriko dute, esan bezala %100eko audientzia eskuratu arte. Ez du ezertarako balioko beste hedabideek egiten dituzten deiak saioa bertan behera jartzeko.

Liburuak horren urrun ez den distopia bat erakusten digu, izan ere realityek partaideen etengabeko umilazioa lortzea dute helburu eta Concentration muturreko kasua izango litzeteke besterik. Realityek duten okerrena ez da realityen izate era, baizik eta hauek justifikatzen dituen audientzia bera da, halako gauza lotsagarrien desagertzea gure eskuetan baitago, baina ez da hala gertatzen ongi datorkigulako pentsatzea badela gu baino umiliatuagoa izan daitekeenik.

Behingoagatik Amélie Nothomben liburu bat gomendatzeko aukera izan dut, ez du huts egiten liburu honek.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: