AbainGoardia











{2009/08/22}   Delorean Kafe Antzokian, 2009ko Aste Nagusia

2009ko Aste Nagusia

Kafe Antzokia

2009-08-20

Delorean

Kafe Antzokian bigarren gaua jarraian beste kontzertu interesgarri bat ikusteko, Bartzelonara bizitzera joan diren Delorean zarauztarrak.

Zazpi Kaleetako tabernetan tragoak hartzen egon ondoren, Raul eta biok Antzokira heldu ginen. Kontzertua hasita zegoen eta laukoteari sarrera egiten zion Capsulak jo zuen dagoeneko, baina ez zigun gehiegi axola. Birritan ikusi izan ditugu eta zuzeneko oso ona dute, baina behin ikusita dena ikusi duzu jada. Bilbon finkaturiko talde argentinarrak bere lanik berriena aurkezten zuen, Rising Mountains (aldi berean Ivan Julian musikariarekin kaleratu den diskoa alboratuz), eta bide batez bateria jole berriarekin egiten duten lehen kontzertuetariko bat eskainiz. Baina esan bezala, ez ginen garaiz iritsi.

Sartu ginenerako Delorean hastear ziren eta sartu bezain pronto harritu ginen. Antzokia guztiz gainezka zegoen, aspaldi ez genuen horren beterik ikusten, ez zegoen jada aurrera egiteko modurik eta sarrerako barraren muturretik ikustearekin konformatu behar izan ginen.

SNC00151Kontzertua aspaldian ikusi dudan zuzeneko onenetako bat izan zen. Dena zeukan: soinu paregabea, musika oso ona, argiztapena bikaina izan zen (teknikoak gozatu zuen), eta jendea dantzaka diskoteka batetan bezala.

Zarauztar laukotearen musika azken finean elektronikaren barnean kokatzen da nahiz eta elektronikoa ez izan funtsean. Alegia, ez da erritmo eta soinu programatuetan oinarritzen soilik. Laukoteak teklatu edota sintetizagailu ugari erabiltzen ditu, baina badauzka gitarra eta baxua ere, baita bateria arrunta (partxe elektronikoren bat ikusi bagenion ere), eta nahasketa ona egiten dute. Gitar joleak gitarra teklatuekin tartekatzen ditu ongi, laugarren kideak dantza egiten duen bitartean teklatuei ematen die gupida gabe, eta baxu joleak oinarrizko erritmoekin batera ahotsak egiten ditu txukun. Gainera, musikak eskatzen duen bezala, kontzertu osoan ez dute eten bakarra egiten, arazoak ez badira behintzat (gertatu zena, antza denez ahotsean arazoren bat izan zen eta une batez bateria altxatu zen teknikoei arazoez abisatzera, kostatuko zelarik apur batez berriz berotzea giroa).

Esan bezala aspaldi ez nuen hain kontzertu onaz gozatu, dena izan zuen, giroa nirea ez bazen ere.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: