AbainGoardia











{2009/08/22}   Ki Sap “At the new rockers studio”

ki-sap_webKi Sap, “At the new rockers studio”, CD, 2009

Jamaican Memories, La Puerta Verde, Kamilosetas Muskaria, SKP, Good Luck 13

Ska eta reggae ez dira nire atseginekoak. Aitormen honekin hasi behar dut. Baina suposatzen dut askori gertatzen zaiola antzera. Ezagutzen ditut heavya gorroto dutela esaten dutenak baina heavy talderen bat gustuko dutenak. Niri horrelakoa gertatzen zait Ki Sap valentziarrekin.

Hamar urte luze daramate lanean. Urrun dira beren lehengo doinuak gorde zituen L’Horta Ska maketa (1998koa). Beranduago Propaganda pel fet zigiluaren bitartez lehen bi lan luzeak kaleratuko zituzten, Ki Sap (1999) eta Rural style (2001). Beren ibilbidean bira bat eginez banaketa alternatiboaren bidera itzultzen dira eta hirugarren lana kaleratzen dute, 10 Tone (2003), entzungo nuen euren lehen lana, nahikoa gustatuko zitzaidana nahiz eta egindako gauzaren bat ez ulertu. Bi urte ondoren zuzenekoa aurkezten dute, Valencia All Stars, banatzaile ugariren bitartez argitaratua, soinu paregabekoa eta lagun ugariren kolaborazioarekin. Musikariek disko instrumental bat kaleratuko zuten 2007an Brixton Records-en eskutik, The Shake it up’s izenekoa.

Diskoa reggae kanta motel batek irekitzen du, dub musikatik edaten duena eta gogoratzen diguna mundu lehiakor batetan bizi garela. Segituan erritmo bizkorragoak datoz, Skatik nahiko gertu. Dagoeneko haize sekzioaren soinu gozoaz jabetzeko parada izan da. Ki Sap-ek reggae eta skaren eragin guztiak dastatzen dituzte, Dance with me kantak erakusten digun bezala, rock steadyren doinuak dakarzkigu, motel pogoak dantzatzeko. Baina jamaikar doinuak dira euren eragin zuzenenak, Siento el Reggae edo Jo se el que está passan. Aipatzekoak dira Tiempos de revolucion eta Dejame vivir faxisten aurkako abestia (valentziar faxistak dituzte gogoan bereziki, hauetaz beterik baitago Turiaren hiriburu eta eskualdea).

Disko nahiko ona aurkitzen dugu hamar kantuetan zehar, motz egin badaiteke ere. Ikusten diodan arazo bakarra da diseinu bikaina izan arren kanten hitzak gehitzea ahaztu zaiela, eskerrak behintzat nahiko ongi entzuten zaiela. Diskoa eskuratzeko bi aukera dauzkazu, beren orrialdetik deskargatzea (www.kisap.org) edo bost euroren trukean hartzea banatzaile alternatibo batean.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: