AbainGoardia











{2009/08/30}   Detestable Raza Humana (Eskorbuto Zine)

eskorbuto_webDetestable Raza Humana

David R.Z.

76 orrialde

DDT Banaketak

Arraioa, batzuetan harritzen zaitu batzuek argitaratzen dituzten gauzak. DDT Banaketak banatzaile alternatiboak Detestable Raza Humana, Eskorbuto Zine bezala ezagunagoa den txostena berrargitaratu du behin betiko formatuan.

Fantzine honek hamabost urte inguruko historia du. Garai hartan David R.Z.-k, Eskorbutoren jarraitzaile sutsua, taldeari buruz zeukan informazio guztia bildu eta fantzine hau egin zuen, hasiera baten kopia gutxi batzuk egin zituen bere kabuz, ondoren DDT-k proposatuko ziolarik berrargitaratzea txukun, inprimategian eta guzti kaleratuko zelarik aldizkari itxura handiagoarekin, ondoren berriz ere Likiniano edo Gatazkan duten fotokopiagailuaren bidez berrargitaratzen joango zirelarik. Txostenak arrakasta itzela izan zuen, egileak dioenez berak behintzat 7000 ale inguru atera direla dio, baina kopurua handiagoa izan daiteke.

Eta zergatik arrakasta hau? Batetik Santurtziko hirukotearen mitoak laguntza handia izan du (eta aldi berean txostenak mitoan ere lagundu izan du). Eta bestetik, askoren aburuz, beranduago Diego Cerdanek (Eskorbutoko zaleen klubeko burua zena) argitaratutako Eskobuto, Historia triste (Ediciones Marcianas, 2001) baino askoz hobeagoa baita (are gehiago, liburua hein handi batean txosten honetan oinarritzen da).

Arrakastaren arrazoia edukiaren errua da. Bertan Eskorbutori buruzko informazio guztia (edo ia) azaltzen da, taldekideak bizi izan artean behintzat. Egunkarietako (Egin, La Gaceta del Norte, Deia…), aldizkari (Muskaria, El Tubo…) eta fantzineetako artikulu zein elkarrizketak. Baina interesgarrienetakoa ezbairik gabe da irratsaioetan izandako elkarrizketak, Santurtziko Pititako Irrati librea zenean batik bat. Bertan Jualma eta bereziki Iosuri eginiko elkarrizketak aurkitzen ditugu, non, onerako eta txarrerako, taldekideen burutazio eta hausnarketak azaltzen diren, nahiko interesgarriak batzutan.

Edizio berri honek badu aparteko gauza. Aurkezpena batetik, liburu aldizkari formatua baitu, kartulina mardulezko azalarekin. Baina erakargarriena da bost orrialde gehiago gehitzen dituela edizio honek, Muskariako artikulu berri bat, fantzine bateko elkarrizketa nahiko interesgarria eta Iosuk 1991 aldean drogen aurka eginiko iragarkia. Eta lau eurotan besterik ez. Euren web orrian dioten bezala “iragana ezagutu, artxibatu eta oraina eta etorkizuna begiratzen hasteko behingoz”.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: