AbainGoardia











{2009/09/10}   Desgracia

Desgracia_webDisgrace (2009)

Zuzendaria: Steve Jacobs

Antzezleak: John Malkovich, Jessica Haines, Eriq Ebouaney, Fiona Press

Gidoia: Anna-Maria Monticelli

J.M. Coetzeeren izen bereko liburuan oinarrituriko gidoia eta John Malkovich azaltzea aurkezpen txartel bikaina dira film batentzat. Coetzee idazle kritiko oso ezaguna dugu, Nobel Saria irabazitakoa da. Eta Malkovichek film interesgarri asko egin ditu, drama eta suspense sailekoak, eta asko produkzio interesgarriak izan dira.

Istorioak Hego Afrikara eramaten gaitu, Euskal Herrian ez bezala, apartheida amaitu berri den garaira. John Malkovichek David Lurieren papera hartzen du, unibertsitateko literatura irakasle harroputza eta gonazalea, ziurrenik apartheid aroan izandako zigorgabetasuna dela eta. Halako batean ikasleetako batez interesatzen da eta jazartzen du. Eskandalua aireratzen denean unibertsitatetik bidaltzen dute eta barnealdera doa, bere alaba Lucyk duen baserritxora. Orain gutxi bere neskalaguna zenak abandonatua, bere barazki salmenta negozioa mantentzen du Petrusen laguntzarekin, gizon beltz nagusi bat, zeinari lurren erdia saldu dion etxe propioa egiteko (garai hartan apartheid ondorengo gobernuak diru laguntzak eman zizkien biztanle beltzei ordura arte erosteko eskubiderik izan ez zuten lur-sailak erosteko). Davidek ez du ulertzen halako eskuzabaltasuna, oraindik ere iraganeko mentalitateak hor jarraitzen du.

Davidek bere alaba laguntzen du landatzen, azokara bidaiatzen, eta artean Lucyk animali elkarte baten klinikan sartzen du bolondres gisa.

Egun baten hiru beltzek erasotzen dituzte etxean, Petrus kanpoan den egun batean. David bizirik erretzen ahalegintzen diren bitartean, Lucy bortxatzen dute. Halako erasoak inguruan arrunt bihurtu dira, urtetako bidegabekeriak garbitzeko mendeku grina dela eta.

Egunak igarotzen dira. Davidek Petrusi galdetzen dio non arraio zen eraso zituzten unean, kasualitate gehiegi zela. Susmoak areagotzen dira Daviden buruan, Petrus ezkondu eta festa egiten duenen bere lur-sailean, bortxatzaileetako bat azaltzen denean bertan, emaztearen anai txikia baita. David suminduta dago baina Lucyk ez du ezer egin nahi.

Gauzak okertzen dira Lucy haurdun dela ohartzen denean eta azkenik lur-sail osoa saltzen dionean Petrusi etxea eta ortua izaten uzten dion artean.

Filma aita eta alaba baten bidaia da emozioetatik. Aitak apartheid garaian izandako pribilejio eta hantusteak galdu direla ohartzen denean eta horrek sortutako bidegabekeriak bueltan etortzen direla ikusten duenean egindakoaz damutzen da eta bakea bilatu nahi du bere baitan. Lucyk barnean duen korapiloa askatzen ahaleginduko da, handik alde egin ala bizitza normal bat egiten ahalegindu bertan.

Film polita da eta bide batez Hego Afrikako barnealdea ezagutzeko aukera ederra ematen digu, paisaietako batzuk Alpeetako gain altuak oroitu dizkidalarik elurrez lehor direnean.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: