AbainGoardia











{2009/09/11}   La vida ante sus ojos

vida-ante-sus-ojos_webThe life before her eyes (2007)

Zuzendaria: Vadim Perelman

Antzezleak: Uma Thurman, Evan Rachel Wood, Eva Amurri, Gabrielle Brennan, Brett Cullen, Oscar Isaac, Jack Gilpin

Gidoia: Emil Stern

The life before her eyes Laura Kasischkeren izen bereko eleberrian oinarritua dago. Orain estreinatu dute, duela bi urtekoa bada ere. Filmak Diana eta Maureen aurkezten dizkigu, institutuko bi adiskide nerabe, liberala eta alproja lehena, fededuna eta zertxobait kontserbadorea. Film amerikarretan erakutsi ohi diguten bezala, beren etorkizunean pentsatzen dute, american way of life jarreratik oso urrun ez dena. Egun baten ordea, ezbeharra gertatzen da institutuan, ikasleetako bat azaltzen baita metrailadore moduko batekin (ez dut armei buruz ezagupenik zorionez) eta bidean aurkitzen duen oro hiltzen ahalegintzen da. Bi lagunak komunean harrapatzen ditu ezustean eta bietako zein hil behar duen galdetzen die.

Hamabost urte beranduago Diana irakasle aditua da, jarrera kontserbadoreetara hurbildu dena, bere ikasleak laguntzen ahalegintzen dena, senar irakasle ospetsua du eta beren alaba Emma txikia seroren eskolara eramaten du. Sarraskiaren urteurreneko astea heldu da eta ospakizun berezia izango da bertan. Baina Diana bat batean krisian sartzen da, bere maitasunaz zalantza du, alabak arazo ugari ditu eskolan eta gauza arraroak nabaritzen ari da, hamazazpi urte zitueneko oroitzapenak dituen artean, egun beltzeko unea barne.

Film interesgarria da, ikus daitekeena, nolabait american way of life kritikatzen du, arinki bada ere, AEBko armen inguruko axolagabekeriaren ondorio latzenetako bat erakusten digu eta ekipo teknikoa fin aritu da eszena, mugimendu zein koloreekin, bada eszena bikain bat kontraste eder batekin aipatu ezin dudana filmaren ezusteko amaiera kontatu nahi ez badut. Ikusten uzten den filma.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: