AbainGoardia











{2009/09/12}   Frozen River

frozen-river_webFrozen River (2008)

Zuzendaria: Courtney Hunt

Antzezleak: Melissa Leo, Misty Upham, Charlie McDermott, Mark Boone Jr., Michael O’Keefe, Jay Klaitz, John Canoe, Dylan Carusona, Michael Sky eta Nancy Wu

Gidoia: Courntey Hunt

Pelikula hau azken boladako interesgarrienetakoa da. Film honekin debuta egiten du Courtney Huntek zuzendaritzan eta gidoia bere ardura izan da ere. Eta harrera ezin hobea izan da, kritikak goratua, besteak beste filmak Sundance festibala eta iragan urteko Donostiako Zinemaldian bi sari irabazi zituen, Oscar sarietan bi izendapen izateaz gain (horietako bat Gidoi orijinal onenagatik). Beste izendapena Melissa Leok jaso zuen emakumezko antzezle onenagatik, Sundancen lortuko zuen saria, ezezaguna den aktore honek (aipa dezakedan beste paper ezagun bakarra 21 gramos film bikainan Benicio Del Tororen emaztearen rola antzeztu izana da) karakterizazio konplexua egiten baitu.

Luzemetraiak Ray aurkezten digu, Estatu Batuetako Iparreko emakumea, bost eta hamabost urteko semeak zaintzen dituena etxe aurrefabrikatu ziztrin batean, salneurri murriztuko produktuak saltzen dituen kate batetan lan egiten duen artean.

Istorioa abiatzen da Gabonen bezperan, amesten duten luxuzko etxe aurrefabrikatua ekartzen dietenean baina azken ordainketa bete ezin dutenean, bere senarrak etxetik alde egin duelako Rayk dirua ezkutaturik zuen kotxean. Bere bila jartzen da eta kotxea eta dirua autobus geltokian aurkitzen ditu, Mohawkek zuzentzen duten bingoaren ondoan (Mohawken lurraldetik gertu bizi da Ray). Bat batean ohartzen da kotxea Mohawk emakume batek hartu eta eramaten duela. Jarraitzen du eta basoaren erdian den karabana batera heltzen da. Han bere kotxea itzultzea agintzen dio eta Lilak (mohawk emakumea) bere bigarren kotxea 2000 dolarrengatik eros diezaiokeela esaten dio, basoaren bestaldean den bere lehengusuarengana joaten badira diruaren bila.

Basoaren amaiera Kanadan dago eta zeharkatzeko erabat izozturik den ibaia zeharkatu behar dute, inongo muga kontrolik ez duena. Rayk hasieran ez du nahi, baina diru beharrak bultzatzen du. Heltzen direnean, Lilaren lehengusua atera, dirua ematen die, eta ezustean bi txinatar sartzen ditu maletategian. Inmigrazio ilegaleko sarea da, ibai izoztuaz baliatzen dena etorkinek muga zeharkatzeko. Ray hasieran ukatzen da, baina ez du aukera handirik (Lilak bere pistola kendu eta mehatxatzen dio), gainera dirua behar du. Ibaia berriro zeharkatzen dute eta Mohawk lurraldeetatik kanpo den motel batetan uzten dituzte etorkinak.

Egun pare bat igarotzen dira, Rayk dirua behar du eta oraindik kotxea berreskuratu behar du, beraz, irabazitako dirua eta kotxea hartzera itzultzen da Lilarenera. Nola Lilak diru guztia hartu duen, bigarren bidai bat egiten dute.

Horrela etorkinen zirkulazio sarean sartzen dira bete-betean eta elkar ezagutzen dute. Lila alarguna da eta urtebeteko haurra du, bere tribuak mesprezatu zuenean senarraren amak kendu ziona.

Ray, estatubatuar askok dituzten aurreiritzi berak dauzka eta bidaietan zehar kenduko ditu, bortizki bada ere. Gogorrenetako bat da pakistandar bikote bat eraman behar dutenean, eraman nahi ez dituelako terroristak izan daitezkeelakoan. Poltsa erraldoi batekin doaz, atzeko eserlekuetan daramatena eta ibaiaren erdian gelditu eta Rayk han uzten du poltsa, leherkariak izan daitezkeenaren beldur. Motelera heltzen direnean bikoteak poltsa erreklamatu eta negarrez hasten dira, bertan beren seme jaioberria baitzihoan. Bi emakumeak hunkiturik ibaira itzultzen dira poltsaren bila eta haurra aurkitzen dute, antza hilik. Mirariz, beroa emanez, bizira itzultzen da motelerako bidean.

Beren familiak aurrera eramateko ahalegin honetan pixkana arazo gehiagorekin aurkituko dira, polizia estatubatuarra beraiengan ohartu baita (poliziek ez dute aginterik mohawk lurretan, bertan polizia tribala baita buru). Azkenik benetako arazoa izango dute beren buruei azken lana izango zela agindu zieten azken bidaian eta orduan hautu gogorrak egin beharko dituzte.

Pelikula benetan interesgarria, orijinala eta antzezpen onekin, ikusi beharrekoa da.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: