AbainGoardia











{2009/09/13}   Incendiarios de idolos

Incendiarios_webIncendiarios de ídolos

Un viaje por la revolución de Asturias

Mathieu Corman

ISBN 978-84-613-0725-8

2009ko Maiatza

Cambalache

Oviedoko Cambalache argitaletxeak harribitxi bat aurkitu du. 1934ko Urriko Asturiaseko Iraultzak literatura piloa dauka, batzuk oso interesgarriak direnak, irakurri dudan onenetakoa Paco Ignacio Taibo II.ak idatziriko Asturias 1934 liburuaren bi tomoak dira, 70. hamarkada aldera Jucar argitaletxeak argitaratua.

Aurkezten diguten liburu honen berezitasuna da egilea iraultza garaian bertan izan zen kazetari atzerritar bakanetarikoa izan zela (uste dut liburuan handik beste bat izan zela aipatzen duela). Belgikar gizon militante hau, liburu saltzaile, argitaratzaile eta berriemailea, iraultzaren bila zebilen pertsona zen eta Asturias puri-purian zela jakin zuenean ez zuen pentsatu. Aurreko bidaietan egin bezala motoa hartu eta bere lagun Lucien Van Vyerekin Asturiaserako norabidea hartu zuten.

Saihestezina da bidai liburua dirudien honek Che Guevarak bere gaztaroan Hego Amerikatik egindakoa gogora ekartzea (gogora dezagun Corman aurrena izan zela denboran). Liburua hiru ataletan banatzen da. Lehenan Mathieu eta Lucien Asturiasera heltzen dira eta bertan lehen biztanle mesfidati eta kontrol are eta mesfidatiagoak aurkitzen dituzte. Pentsatu behar da iristen direnerako iraultza amaitu behar dela, beraz han topatuko duten jendea izango da batetik abaildurik dauden iraultzaileak eta bestetik iraultzaileak edonon ikusten dituzten militarrak.

Liburua azpisail motzetan mozten da, non esaldi motz eta zuzenen bitartez unea aurkezten diguten. Bestetik ere biztanleen lekukotasuna islatzen du, ez du bere interpretaziorako tokirik uzten. Kontrolak ekiditeko bi bidariek mendi itxietatik bidaiatuko dute elurraren erdian (Adi, 1934ko urriko lehen hamabostaldian jada elurra egiten zuen. Aldaketa klimatikoari eskertu beharko diogu orain sinestezina iruditzea halakorik). Infiestora helduko dira eta han Ochoa jeneralak igaro baimena izenpetuko die (kontrol ugari zur eta lur utziz) Uvieura joan ahal izateko eta horrela hiribururako bidea hartuko dute, Xixonetik pasatuz lehenbizi.

Bigarren zatia berriemaile arrunt baten kronikaren itxura hartzen du. Xixon eta Uvieuko setioen berri ematen du eta bide batez hedabideek iraultzaileen inguruan emandako informazio faltsuak aireratzen ahalegintzen da (zerbait dakarkit burura honek…).

Hirugarren atalak berriz ere bi lagunen bidaia hartzen du eta Xixonetik Uvieura doaz, bi hirietan setioaren ondorioak ikusten dituzte eta debekatzen dieten arren (edo agian debekatu dietelako) Miereserako bidea hartzen duten, non azken iraultzaileak dauden armistizioa negoziatzen. Gertaera honen bezperan helduko dira eta berriz ere iraultzaileekin hitz egiteko aukera izango dute.

Bidai kronika, iraultza baten funtzionamenduaren gerturatzea, liburu bitxia da. Gehigarri bezala, argitaratzaileek Asturiaseko iraultzaren aurrean belgikar ezker mugimenduaren erantzuna nolakoa izan zen aipatzen duen gehigarria eta Mathieu Cormanen biografia gehitu dute.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: