AbainGoardia











{2009/09/13}   Muletrain eta Moho, El Balcon de la Lola 2009-09-12

El balcon de la Lola

2009-09-12

Muletrain + Moho

Zertxobait berandu heldu ginen lagunok kontzertura, trago bat hartzen izan ginen aurretik eta taldearen iragana gogoratzen izan ginen blogean idatzi dudan historiaren aitzakiarekin. Kontzertuan lagun mordoa aurkitu ginen, musikari ugari. Kontzertua Muletrainek ireki zuen. Hiru lan luze beren baitan (eta zenbait single), Demolition preaching debuta ikaragarri gustatu zitzaidan, soinu zikina, ahots garratzak, punk-rock adernalina gaindosia zen. Bigarrena, The worst is yet to come, ez zitzaidan inondik inora gustatu, melodikoegia iruditzen zitzaidan. Oraingoz azkena den Crashbeat ordea disko ona da, ez da iluna hasierakoa bezala, baina ez da melodikoa ere, punk-rock garbi eta zuzena, ahots zakar eta koro melodikoekin, bikaina benetan, eta aurkezpena benetan ederra da (binilozko bertsioa ikusgarria da).

Muletrain

Muletrain

Ez nuen Muletrainekin gozatu. Arrazoietako bat izan zen ez zitzaidala soinu ona zutenik iruditzen, kaskarra ematen zuen. Posiblea da nengoen tokian (ia atzean) ongi ez jasotzea soinua, baina hala zen, ahots nagusia erdi ezkutuan zen eta instrumentuena nahasia zen. Bestetik ere ez zidaten asko transmititzen abestiek, azken diskoko gehienak ezagutu nituen, baina hauxe hobetuz joango zen, azkeneko kantuetan jada oso ongi aritzen zirela iruditu zitzaidan.

Ondoren Mohok hartuko zuen lekukoa. Estatuko talde basati eta hoberenetakoa ziurrenik, hiru disko dauzka, 20 uñas debuta, abesti luze, ilun eta zertxobait bizkorrekin (etorkizunean egingo zituztenekin alderatuz); He visto la cruz al revés, disko ona baina itogarria egiten dena. Lehen bi kantak oso onak dira baina hurrengoak onak izan arren luzeegiak egiten zaizkit. Honen ondoren Waterloo deituriko elkarlan batean parte hartu zuten bi kanta ikaragarrirekin, parte hartu zuten beste taldeak Moksha, Adrift eta Another kind of death izan zirelarik (geroago bi kantu horiek, Celtic Frosten kanta baten zuzeneko bertsio batekin, Maxi-single batetan argitaratuko ziren). Iragan urtean Chotacabra diskoa atera zuten, iragan urteko disko onenetakoa dena ezbairik gabe. Abesti oso zuzenak, ilunak eta luzeak, luzeegiak egin gabe.

Moho

Moho

Zuzenekoan azken diskoa birpasatu zuten ia osorik (azken bi kantak falta ziren, bereziki piloa gustatzen zaidan Anciago, hamasei minutuko abesti itzela) eta ikuslegoa erabat entregaturik zegoen. Entregatuegi baten bat, zoritxarrez ondoan guztiz mozkorturik zegoen bat nuen zutik eusteko gai ez zena eta dantzatzen ahalegintzen zen zenbaitetan ondokoen gainean erortzen zitzaiguna, zenbaitetan ondoan zuen barne monitorea bota zuelarik. Eman zigun gozamen bakanetarikoa izan zen bigarrenez jauzi egin zuenean taulatik, ez baitzuen inork hartu eta lurraren kontra talka egin zuelako.

Azkenerako kantu berri bat bigarren diskoko kanta bat eta leheneko beste bat egin zuten. Jendeak gehiago eskatu eta antolatzaileek oniritzia eman zietenez, okertzen ez banaiz, Celtic Frosten bertsioa eta lehen diskoko beste kanta egin zuten, abesti berri batekin batera. Kantu berriek itxura oso ona dute, azken lanekoak baino hobeagoak, Doomerako barneratze handiagoa eta hauen emaitza izango den diskoaren gogoz utzi gaituena asko. Gehiagoren eske, berriz ere igo ziren jotzera eta lehen diskoko beste kantu bikaina egin zuten.

Eta gaua horrela amaitu zen, kontzertu ona, eta etorkizunari begira utzi gaituzten entzule asko.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: