AbainGoardia











{2009/09/17}   Inserta “Reencuentros”

inserta_webInserta “Reencuentros”

CD, 2009

DDT Banaketak, Inserta Records

Inserta bueltan datoz disko eder batekin. Orain sei urte inguru sortutako taldeak 2004 aldera Bilborocken zuzenean grabaturiko lau abestitako maketa aurkeztu zuen CD-R formatuan Mira como suena el sol izenekoa, non oraindik hirukotea ziren eta bertan Post-Hardcore geldo eta emoa aurkezten ziguten. Grabaketa horretan jada nabarmentzen hasi ziren. 2006an, jada laukote bezala, Escenarios de notiempo bikaina kaleratu zuten (CD, Gure kabuz ala hil, In My Heart Empire eta Inserta Recordsen artean argitaratua), non hirukote garaiko erritmo mantso bikainei (“My Skin” eta “Nadie y Nadia” guztiz zirraragarriak dira), laukote bezala (abeslari berriarekin) egiten dituzten abesti bizkorrago eta are eta emoagoak gehitzen zaizkie, askoz dantzagarriagoak.

Laukotearen lanaren emaitza berria Reencuentros hau dugu. Sarreratik argi uzten digute erritmo bizkor eta dantzagarriak direla beren norabide berria. “Reencuentros en el extrarradio” kantua zuzen-zuzena da, Thomas Müntzerrek (Luther Blissetten Q eleberriari eginiko omenaldia: taldekide guztiek eleberrian azaltzen diren pertsonaien izenak hartzen dituzte, Melchior Hoffman baterian, Leidengo Jan baxuan, Jan Matthys gitarran eta Müntzer ahotsetan) hasieratik oihukatzen digu gupida gabe ondoren tarte gozoagoak eskaintzeko. Abesti ona.

Baina abesti honek agerian uzten digun norabidea aldi berean aurka etor dakieke. Izan ere diskoak oso erritmo berdintsua du ia hasieratik eta gutxitan aldatzen da, beraz monotono egiteko arriskua sortzen du. Escenariosek zuen aniztasunak emaitza nahiko ona ematen zuen (niri behintzat, disko bezala, gehiago gustatu zitzaidan).

Baina badaude parentesiak. Iragana ez dute erabat ahazten eta melodikotasun tarte asko dituzte, “Las sabanas de ayer” gitarra akorde garbi zein politak egiten ditu. Baina tarte hoberena da “Amodioa” kantak eskaintzen diguna. Arrazoia dute azpi-izenburu bezala “My Skin II” deitzea, kanta mantso zein melodikoena da beraiek “heroina unea” deitzen zuten horietakoa aurkezten hasi zirenean. Niretzat diskoko kantu onenetakoa da. Beste kantu on bat diskoa ixten duen instrumentala dugu, melodietan murgilduz, gitarra txukunak zein baxu melodia dotoreek gidatua (baxu zein bateriak soinu bikaina lortu dute), mantsotasunetik indarrera aldatzen zaituzte berriz ere, tren baten modura, hurrengo geltokian gelditzeko abiatu aurretik.

Nabarmendu behar da ere aurkezpena. Beraiek egina, diseinu dotorea aurkezten dute, kolorez betetakoa gustu onarekin eta muntai ezberdinekin irudi dibertigarri zein landuak eskaintzen dizkigute.

Aurreko diskoa gehiago gustatu zitzaidala esan badut ere, disko hau nahiko ona da eta pena merezi du entzuteak, gainera eskuetan izatea ez da ez zaila (nahikoa duzu http://www.inserta.org edo http://www.ddtgatazka.com web orrietan eskatzea) ezta garestia ere (zazpi euro besterik ez du balio CDak, bidalketa gasturik gabe).

Adi era berean zuzenekoei, azken boladan Bilbon diren taldeen arteko onenetakoak baitira beren emanaldiak.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: