AbainGoardia











{2009/09/17}   JAN “Y el kaos es la partitura en la que esta escrita la realidad”

jan_webJAN “Y el kaos es la partitura en la que esta escrita la realidad”

CD, DDT Banaketak, JAN

JAN erregaitzak dira. 90. hamarkadan sorturiko talde mordoaren artean bizirik dirauten bakanetakoak dira eta beren zazpigarren lana aurkezten digute oraingoan.

1994 aldera sortua Mi marido ha dejado de roncar izenarekin, beren lehen lana aurkeztu zuten egungo izenarekin 1996 aldera, aurreko izena duen izenburuarekin. 1997an Acatar o protestar CD-Ra argitaratu zuten non Mi marido ha dejado de roncar maketa gehitu zuten.

2000. urtean CD eta K7 formatuan atera zuten diskoa berria, Jodida Actitud Normal, DDT Banaketakekin batera egiten zuten lehen ekoizpena. 2001. urtean grabaketa berria egin zuten, formazio klasikoaren azken emaitza izango zena, Juanma abeslaria zein Kañon baxu joleak utziko baitzuten taldea. Baxua Ultima Neurona taldeko Imanolek hartu zuen eta Abelek abesteari ekingo zion. 2002an “Rebeldes” abestia grabatuko zuten DDTk argitaratu zuen Hamaika urte ehundaka idei fumigatzen bildumarako.

2003an aurreko formazioaren grabaketak ikusiko du argia azkenik, 7 hazbeteko biniloan kaleratua eta Dedicado a tod@s nosotr@s izenekoa, ezbairik gabe taldearen disko onena da honakoa, zuzena eta soinu paregabekoa (diskoa DDT Banaketak, Toksiko Distro, Pozoin Banaketak eta talde beraren artean ekoitzia izan zen).

2006an CD berria aurkezten dute Cientos de crimenes aurkezten dute, non biniloko kantak gehitu zituzten, eta Abelen agurra izan zen. Bere ordez Edgar aritu zen, baina ez zuen luze iraungo. Artean, beste 7 hazbete bat aterako zuten, oraingoan Inzesto taldearekin batera, non abesti arraroak sartu zituzten.

Aurten disko berria grabatu dute beren abeslari berriarekin, David. Diskoak Sodupeko betiko taldea aurkezten digu, hardcore bizkorra, erritmo aldaketez betea baina melodia tarteekin. Baina baditu nobedadeak. Davidek egindako lana ahotsetan nabaritzen da, aurrekoekin aldaketak egiten dituelako. Aurreko bi abeslariak Juanma imitatzen ahalegindu ziren. Davidek ordea, melodia bilatzeaz gain, zakartasuna ekartzen du eta horrela abesti batzuk basatiago bilakatzen dira. Hitzak ongi daude, aurreko diskoan pertsonalegiak egin ziren baina oraingoan zuzenak egiten dira berriro baina freskotasun puntuarekin, ez dira panfleto hutsak. Aipatzekoa da besteen erreferentziak erabili dituztela eta horrela “Kaos” kantarako Henry Milleren Tropico de cancer liburuko pasartea erabiltzen dute. Diskoak bi bertsio gehitzen ditu, Spermbirdsen “One chance” eta Seaweeden “Not saying anything”.

Hala ere diskoa ez zait gehiegi gustatu. Monotonoa egiten zait. Zuzena da, eta ongi dago, baina ez du beste grabaketetan egindakotik ezer berririk ekartzen eta horrek arriskuak ditu (disko bat entzunda, guztiak entzun izanaren sentsazioa izateko arriskua izatea). Taldeak sabaia jo zuen Dedicado a tod@s nosotr@s itzelarekin. Soinua ere ez zait gehiegi gustatu. Cientos de crimenes diskoan soinuak ez zuen bizirik. Disko honetan bizia du, bai, baina soinu kalitatea ez zait gehiegi gustatzen, ez da garbia. Bestetik, diskoa motzegi egiten da, ordu laurdenera heltzen da ozta-ozta.

Betiko hardcorea gustatzen zaienentzat egoki izan daiteke diskoa, are gehiago JAN gustatzen zaienentzat, betiko taldea aurkituko baitute. Zuzenekoak hobeagoak dira, Davidek frontman rola ederki betetzen du eta atzera eta aurrera doa etengabe.



kaos says:

Hallo I am from Indonesia. I like your design. Say hallo to you



Willy says:

nice design..



your design is beautiful..i like it.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: