AbainGoardia











{2009/09/26}   Destino Woodstock

taking-woodstock-webTaking Woodstock (2009)

Zuzendaria: Ang Lee

Antzezleak: Demetri Martin, Imelda Staunton, Emile Hirsch, Liev Schreiber, Jonathan Groff, Dan Fogler, Henry Goodman, Paul Dano eta Eugene Levy

Gidoia: James Schamus

Ang Lee zuzendari taiwandarra bueltan dator pelikula eder honekin. Aurreko film askorekin arrakasta izan ondoren (Brokeback Mountain filma egin zuen besteak beste), Elliot Tiberren bizia azaltzen digu, kasualitatez ezagun egingo zena 1969ko Woodstock jaialdi erraldoi mitikoaren antolatzailea izateagatik, orain jaialdi hartako 40. urteurrena bete denean.

Elliot Tiber White Lakeko mutil gaztea da, New Yorketik itzuli dena gurasoei duten motela berpizten laguntzera, bankuak itotzen baitie hipotekarekin. Era berean White Lakeko Komertzio Ganbarako presidente gazteena izendatua izan da. Batzar horietako batetan urtero egin ohi duen musika jaialdirako baimena lortzen du. Aldi berean kasualitatez irakurtzen du aldameneko herri batetan beste jaialdi bat debekatu dutela eta antolatzaileekin jartzen da harremanetan bertan egiteko, talde interesgarriak ekarri behar baitzituzten (Grateful Dead, Jimmi Hendrix, Janis Joplin…). Beti beregan sinetsi duen auzokidearen laguntzarekin 250 hektarea inguruko zelaia hartzen dute jaialdirako.

Ez dute erraz hasieran. Jaialdi hartara garaiko hippiek etorri behar dute, begi onez ikusiak ez direnak herrian, are gutxiago Vietnamgo guda une gorenean denean, eta herritarrek boikota egin nahi diete antolatzaile zein Tiberri. Baina jaialdia puztuz doa. 150000 sarrera salduak direnean prentsaurreko bat egiten dute non Elliotek askatasunaren inguruan hitz egiten duen gutxik ulertzen dutena. Baina hippiek ulertu dute. Edo hala dirudi. Jaialdi librea dela pentsatuz, milioi erdi inguru pertsona heltzen dira White Lakera eta beste milioi bat bidean harrapaturik dago heldu ezinik. Bake eta musikaren aldeko hiru egunetako jaialdia arrakasta itzela da eta historian geratuko da gorderik betiko.

Ustekabeko “heroi” honen inguruko filma nahiko lortua da, garaiko izpiritua hartzen baitu, hippien jaialdiak, filosofia eta abar biziki hartzen ditu, zenbait kolektibo islatzen ditu (feministak, Students for a Democratic Society, …) gainetik bada ere. Aipatzekoa da Wilmaren rola, zeina Liev Schreiberrek hartzen duen (orain gutxi X-Men Origenes: Lobezno filman azaldu zena), Koreako Gudako beteranoa den gay trabestia gurasoei laguntzen diena segurtasun arloan.

Baina une onenetakoa da Ellioten papera duen Demetri Martin hippie bikote batekin elkartu eta LSDa hartzen duenean beren furgoneta koloretsu barruan, zuzendariak lortzen baitu Tiberren fantasia lisergikoa aurkeztea koloreen eztanda, margoen mugimenduekin eta jaialdia itsasoko olatuetan bihurtuz, benetan oilo-ipurdia jartzen duena. Ikusgarria benetan.

Entretenigarria da komedian oinarrituriko pelikula hau, Woodstockeko izpiritura erakartzen gaituena bere garaian Michael Wadleighk aurkeztu zuen Woodstock dokumental gogoangarriak egin zuen bezala.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: