AbainGoardia











{2009/09/26}   Flores Negras

flores_negras_webFlores Negras (2008)

Zuzendaria: David Carreras

Antzezleak: Tobias Moretti, Maximilian Schell, Eduard Fernandez, Marta Etura, Maria Grazia Cucinotta, Héctor Colomé, Gottfried John eta Belen Fabra

Gidoia: Luis Marías, David Carreras, Wolfgang Kirchner eta Juan Manuel Ruiz

Manuel Vazquez Montalbanen semea den Daniel Vazquez Salles idazlearen eleberrian oinarritua, filmak bi Alemanien bateratzeak langabezian utzitako espiaren bizia kontatzen digu. Michael Roddick bere kide Peterrekin azken lana egiten du Berlingo Harresia eraitsia den 1989ko Azaroan, errusiar emakume bat eraman behar du mendebaldeko sektorera. Emakume honek zerrenda bat omen du, Psikomoro erakundearena, zeinean Guda Hotzeko bi bandoetako jende boteretsu eta disidenteak azaltzen diren. Emakumea hilik azaltzen da eta Roddickek ikusten duenean harekin alaba Elena zegoela, behin kaleratzen dituztenean Peter eta bera Alemaniar Errepublika Federaleko zerbitzu sekretuetatik, adoptatuko du eta berarekin eramango du Bartzelonara.

Hamazortzi urte beranduago Roddick jatetxe ospetsu batetako bazkidea da eta Elenak bertan lan egiten du ere. Baina iragana beren bila etorriko da, pertsona batzuek emakumeak zeraman zerrenda nahi duelako eta, nola hil zen gauean Roddick izan omen zen harekin izan zen azken pertsona, bere bila joango dira eta hil nahiko dute. Horrela Roddick behartua ikusiko da bere azken lana egitera bere bizia eta alaba Elenarena bereziki salbatzeko.

Ideia orijinala da, alegia, gidoiak galdetzen du zer gertatu zen behin guda hotza amaitua zer gertatu zen Alemania erdibituaren espiekin, elkarri zelatan zeudenak eta beren biziak eman zutenak eta gauetik egunera kalean geratu zirenak zekiten guztia jakinda. Baina filma ez da apartekoa, espioien akziozko beste film bat da. Ikus daitekeena, besterik gabe.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: