AbainGoardia











{2009/09/29}   From Hell

from-hell_webFrom Hell

Alan Moore eta Eddie Campbell

ISBN 84-395-9158-6

626 orrialde

2. Edizioa: 2003ko Azaroa

Planeta de Agostini

Jack The Ripper (Jack Errai-ateratzailea) mitoaren inguruan literatura piloa idatzi da. Mito deitzen dudanean ez dut ezta gutxietsi nahi existitu izan ez balitz bezala (hilketak hor daude) ezta goraipatu nahi ere. Esaten dut mitoa dela egun ere jarraitzen duelako enigma handienetako bat izaten, nor (edo nortzuk) zen, zergatik egin zituen erailketa horiek eta zergatik bat-batean desagertu zen arrastorik utzi gabe. Teoria ugari idatzi dira eta aipatu diren guztien artean interesgarrienetakoa da agian Alan Moore handiak komiki edo eleberri grafiko honetan islatzen duena.

Aurretik aipatu izan dut Alan Moore Watchmen bikaina aipatu nuenean. Historiarako utzi ditu istorio sorta ugari zein ikusgarriak, kritikoek historiako komiki idazle onena bezala izendatzeraino, eta titulu hori oso handia bada ere, egindako titulu asko hor dira, aipatu dudan Watchmen, V for Vendetta ederra, Promethea, The League of Extraordinary Gentlemen… eta orain aipagai den From Hell. Esan behar da horren onak direla bere obrak asko izan direla pantailaratu direnak emaitza onekin (Aipatu lehen biak), nola zabor hutsa direnak (The League of Extraordinary Gentlemen), eta Jacken inguruko bere historia 2001an filmatu zen, baina hortaz geroago hitz egingo dugu.

Liburua lodia da (historiak 500 orrialde luze dauzka eranskinak gehitu gabe eta atalka argitaratu zen hamar urtetan zehar Taboo aldizkarian), oso konplexua delako, Mooren obra guztiak bezala. Eleberriaren gakoa oinarritzen da sarreran non ikusten dugun Walter Sickert deituriko margolaria zeinak bere festa pribatuetako baten tarte batean (festa pribatuak izango ziren nolabaiteko festa homosexualak non Oscar Wilde bera azaltzen zen) etxe aurreko gozotegiko Anne Crook gazteari aurkezten dion bere anai gazte Albert Sickert. Hauxe neskaz txolinduta geratzen da eta erlazio estua izaten dute. Horren fruitu Alice jaiotzen da eta sekretuki ezkontzen dira non lekuko bakarrak apaiza, Walter eta Mary Kelly diren. Ordea, Albert ez da Annek uste zuen pertsona. Albert Clarenceko Dukea da, Victoria erreginaren iloba. Amonaren segizioak jakiten duenean zer egin duen ilobak, eskandalua estaltzearren eroetxera eramaten du Anne, baina Alice txikia ezingo dute eraman kasualitatez Maryk zuelako.

Mary nazkaturik umea zaintzeaz Walterri ematen dio, honek Annen gurasoei emango dielarik. Mary garaiko beste emakume asko bezala emagaldua bezala aritzera behartua dago bizirik mantentzeko dena ikaragarri garestia baita. Bere ibilaldietan adiskide ditu Annie Chapman, Mary Ann Nichols eta Elizabeth Stride. Estualditan daude Nicholsen banda deituriko pertsonek mehatxatzen dituztelako lau libra ordain dezaten hil nahi ez badute. Maryri okurritzen zaio ezagutzen duen sekretua aireratzea mehatxatzea eta hamar libra eskatzea beraien isiltasunagatik.

Buckinghamen mehatxua jakiten dutenean lau emakume horiek erditik kentzea agintzen dute. Hori egiteko ardura masoiek hartuko dute eta hauek Sir William Gull, Mediku Errealari ematen diote eginkizuna. Modu honetan Jacken mitoa hasiko da.

Gullek auriga propioa du eta lana egiteko laguntza eskatzen dio. Eskatzen dion modua oso partikularra da eta niretzat agian izan da eleberriko atalik astunena. Londres osotik eramaten du hainbat eraikin erakutsiz eta paganismo eta sorginkeriari buruz hitz egiten dio, azkenik mapa batetan bisitatutako puntu guztiak lerrotu ondoren pentagrama azalduko delarik.

Laguntzeko, emakumeak bila eta bereiziak izateko zerbait oparitu diezaien esaten dio. Behin eginda, kotxera eramango ditu, non Gullek mahatsak oparitzen dizkien (garai hartan luxuzko produktua zen) eta edateko, ondoren itoaz lepoa moztu eta abdomena urratuz erraiak ateratzeko.

Lehen krimenaren ondoren Scotland Yardek kasua Fred Abberline inspektoreari emango dio. Honek ikerketak egingo ditu eta laster desegingo ditu hainbat pista faltsu, lehenago izan diren beste bi erailketarekin (Martha Tabram eta Emma Elizabeth Smith) izan ditzakeen erlazioak baztertuz, Leather Apron deituriko gizonaren susmagarritasuna baztertuz… Laster ohartzen da egilea oso gizon trebea izan behar dela, mediku edo zirujaua beharbada eta pixkana Gullengana hurbiltzen da ohartu gabe. Abberlinek laguntza aurkituko du Lees jaunarengan, mediuma.

Prentsak erailketei maila handiagoa eman nahi die berehala ahaztu daitekeelako. Horrela, kazetari batek, mundu honen aurpegia erakutsiz, ospetsua egin den lehen gutuna bidaltzen du Jack The Ripper ezizenarekin.

Bere lagunak hiltzen ari direla ohartua, Mary kezkatzen hasten da eta Nicholsen banda dela pentsatuz dirua lortzen ahalegintzen da kosta ahala kosta.

Egunak igaro ahala krimenak geroz eta bortitzagoak dira eta Jack harrapatzen duenari sekulako dirutza emango zaio saritzat. Modu horretan aurkezten digute Katty Eddowes laugarren biktima, uste baituelako nor izan daitekeen eta Mary Kellyren etxera joaten da susmoak konfirmatzera, baina han Jackek aurkitu eta hilko du Mary delakoan.

Liburu bikaina pasarte ugari dauzka biziki interesgarriak, oso aipagarriak dira Gull erotzen doan ahala ikusten dituen begitazioak non iragana eta etorkizunak bat egiten duten non gure gizartea ikusi eta Jacki atxikiriko lema botako duen: “Noizbait esango dute neuk ireki nuela XX. mendea”.

Liburuan oinarrituriko filma nahiko ezberdina da. Konspirazio teoria mantentzen duen artean pertsonaiak aldatzen dira. Abberline ez da inspektore bera. Nolabait liburuko Abberline eta Leesen arteko nahasmena da, begitazioak baititu eta horretarako opio etxeetan ibili ohi da (liburuan azaltzen ez dena). Bost emakumeak (Katty Eddowes barne) lekukoak izan dira Dukearen ezkontza sekretuan eta Abberlinen aurka egiten dute masoiek sekulako jazarpena Jacken lana amaitutzat ikusten duten arte. Ah, eta Abberline eta Mary Kelly maitemintzen dira (liburuan kasualki besterik ez dira topatzen eta ez dakite nor den bestea).

Filma ez dago gaizki baina liburua askoz hobeago dago. Jacken legenda eta bereziki Viktoriar gizartea islatzen direlarik bikainki. Oso gomendagarria.fromhell-poster-web



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: