AbainGoardia











{2009/10/04}   Gigante

Gigante_Poster_webGigante (2009)

Zuzendaria: Adrian Biniez

Antzezleak: Horacio Camandule, Leonor Svarcas, Néstor Guzzini, Federico García, Fabiana Charlo, Ernesto Liotti, Diego Artucio

Gidoia: Adrian Biniez

Zenbaitetan proiektu umilak izaten dira benetan onak. Adrian Biniez musikari  ohi argentinarrak bere lehen luzemetraia aurkezten du, harrera ona izan duena pasatu den zine jaialdi ezberdinetan zehar, sari ugari jasoz, nabarmentzekoak direlarik aurtengo Zinemaldiko Horizontes saria eta Berlineko festibaleko Ikusleen Zilarrezko Hartza.

Adrian Biniezek gidoia eta musika idatzi ditu ere (musika ederra, elektronikaren bidean), eta antzezpenerako Total Disponibilidad laburmetraian parte hartu zuten Horacio Camandule eta Leonor Svarcasek.

Noraino heltzen da maitasuna? Non hasten da obsesioa? Bi galdera horiek dira Biniezen gidoiaren ardatz nagusia. Filmak Jara aurkezten digu (Horacio Camandule), Montevideoko supermerkatu erraldoi batetako zaindaria, bere ardura dena gauez ezer gerta ez dadin ikustea bideo kameren bidez. Gizon puzka bada eta gogorra badirudi ere (heavy klasikoenaren zalea da eta bere logelan Black Sabbath, Iron Maiden, Anthrax, Metallica y Motorheaden afitxak dauzka), nahiko itxia eta lotsatia da eta egunak igarotzen ditu lanean, asteburuetan diskoteka bateko zaindari bezala eta bere arrebaren etxean bizitzen lobarekin jolasten duen artean.

Horacio Camandule

Horacio Camandule

Baina dena aldatzen da monitorean istripu komiko bat ikusten duenean. Gauez bertan lan egiten duten hamaika garbitzaileen artean batek estropezu egingo du komuneko paper dorre erraldoiarekin eta gainean eroriko zaio. Jarak barreen artean zooma gehitu eta neska ikusiko du. Txolinduta geratuko da Julia (Leonor Svarcas) ikusten duenean.

Leonor Svarcas

Leonor Svarcas

Julia kezkatuta dago, supermerkatuan jendea kaleratuko dutenaren meatxuak dira eta ez du izan nahi bera horietako bat, egoera ikusten duen gainbeiraleak gogora ekartzen dio. Baina Jarak errietatik libratuko du megafoniatik dei arazten duenen gainbegiralea.

Modu honetan hasiko da gizona Juliari segika hark jakin gabe. Supermerkatuan monitoreekin segitzen du eta beste istripu bat duenean gainbegiralea distraituko du. Kaletik ere segituko du, Julia ezagutu nahi baitu, nahiz eta pertsonalki egiteko adorerik ez duen. Horrela une dibertigarriak ikusiko ditugu. Eszena batetan Juliak kaleak zeharkatzen dituen artean taxista batek hitz lizunak boitatzen dizkio. Kamerak Julia jarraitzen du eta klaxon bat entzuten hasten da, hurrengo planoan ikusiko dugularik nola Jarak taxista bolantearen aurka astintzen duela konortea galtzen duen arte. Beste egoerak ere biziko dira. Juliak txateatzen beste gizon bat ezagutzen du eta biak segiko ditu Jarak. Zita amaitzen denean gizona jarraituko du, erasoko duela emanez, baina une horretan hiru mutilek atrakatuko dute gizona eta Jarak salbatuko du.

Obsesioa dirudienaren amaiera laster helduko da, supermerkatuak zenbait pertsona kaleratuko baititu, Julia barne. Une horretan ohartuko da bere lotsa askatu beharko duela betiko galdu aurretik.

Pelikula ez da superprodukzio bat inondik ere, baina bere umiltasuna da pelikula benetan ederra egiten duena. Gomendagarria benetan.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: