AbainGoardia











{2009/10/12}   El Hilo Negro Vasco

hilo_negro_webEl Hilo Negro Vasco

Anarquismo y anarcosindicalismo en el País Vasco (1870-1936)

Alfredo Velasco Nuñez

ISBN 978-84-613-0272-7

246 orrialde

2009ko Apirila

Gatazka Gunea

Beno, pixkana bloga irekitzean aipatzea agindu nituen liburu guztiak gehitzen ibili naiz, batzuk besteak baino zailago eraman badizkit ere. Azkeneko biak Irati Elorrietaren Burbuilak (laster izango da) eta orain apagai dugun liburua dira.

Bitxi samarra da ikustea nola euskal anarkismoaren inguruan dagoen bibliografia horren eskasa izatea, batetik anarkismoak beste eskualdeetan izandako ikerketak ikusia (zenbat liburu daude kataluniar anarkistei buruz, bertan izandako Iraultza Sozialaz eta 1937ko maiatzeko gertakariei buruz?) eta bestetik beste zenbait euskal mugimenduk jasotako atentzioa (sozialistak edo abertzaleak). Aurten ordea nolabait arindu da gabezi hau, Alfredoren liburuaz gain, Txertoa argitaletxeak hiru titulu klasiko berrargitaratu dituelako Los anarquistas y la Guerra en Euskadi tomo bakarrean, Manuel Chiapusoren La Comuna de San Sebastian eta El Gobierno Vasco y los anarquistas. Bilbao en guerra eta Luis Maria Jimenez de Aberasturiren Casilda miliciana liburuak.

Liburua 1870. urte aldera hasten da, 1869an zehazki, Lehen Internazionala aurkezteko Estatu espainiarrean zehar Giuseppe Fanellik egin zuen biran, zeinean parte hartu zuen koordinaketan Manuel Cano gasteiztarrak. Lehen hamarkadetan ikusiko dugu nola Nazioarteko Langileen Elkarteari atxikiriko Espainiar Eskualde Federakundeko eskualdetako taldeak sortzen diren, honen propaganda egiten ahalegintzen direnak eta marxista eta anarkisten arteko bereizketa sortzen denean azkenaren propaganda egingo duten. Laster hasten dira arazoak, ilegalizazioak eta, sozialistak agertzen diren ahala (behin PSOE eta UGT sortu direnean) anarkisten eragina murriztuko da, Bizkaian bereziki, sozialistak beste eskualdeetan baino erradikalagoak baitira praktika zein ideietan, eta Perezagua moduko gertuko buruak baitituzte, anarkisten aldarriak ezerezean geratuz, sozialistak hor baitirelako jada.

1890. hamarkadan estatuan zehar atentatuen hamarkada piztuko da eta Montjuïceko prozesuaren ondoren gurean ekintza deigarrienetako bat gertatuko da. 1897. urtean Michele Angiolillo italiar anarkistak Canovas del Castillo estatuko presidentea hilko du Arrasateko bainuetxean, Montjuïceko gertakarien erantzule bezala, ondoren atxilotu eta Bergarako kartzelan izan ondoren Angiolillo hilko dutelarik.

XX. mendea hastean pixkana anarkistak azaltzen hasiko dira. Francisco Ferrer i Guardiaren Eskola Arrazionalistaren eraginez Irunen Eskola Modernoa irekitzen da. Barakaldon El Latigo aldizkari esanguratsua egingo da. Solidaridad Obrera lehenik (izen bereko agerkaria ere argitaratuko da) eta CNT sindikatua jaioko dira (CNTk datorren urtean mendeurrena ospatuko du, zorionak!). Greba orokorrak, iskanbilak, klandestinitatea zenbait epetan, eta pixkana eragina izaten hasiko dira, 1936ko uztailera heldu arte.

Liburu interesgarria da, datu ugariz betea dago eta orain arte izandako hutsune asko betetzen ditu. Hala ere badira gustatu ez zaizkidan zenbait gauza.

Edizioaren aldetik ez du maketazio ona, koska handiegiak dauzka, akats ortografikoak, estilistikoak. Liburua lagungarriak diren oharrez betea dago, baina akats txikiren batez gain, batzuetan oso baliagarriak diren arren, beste batzuetan ematen du babuak garela pentsatzen dutela (eskertzen da azaltzea zer den burdin gozoa, baina uste dut denok badakigula zer den SESB edo Maiatzaren Lehena).

Liburua egileak Deustuko Unibertsitatean aurkezturiko tesinan oinarritua dago eta nabaritzen da. Sarrera akademikoegia egin du egileak, non gainera anarkismoa museoko pieza baten modura aurkezten zaigun. Unibertsitateak, diskurtsu ezkertiar erradikaleko ikasle zein irakasleak emateaz gain (praktika beste kontu bat da) oso trebea da hauek mantentzen duten Status Quoa mantendu eta defendatzen. Horregatik ez du harritzen liburua egungo Euskal Autonomi Erkidegora soilik mugatu izana nahiz eta historikoki urte mordoa izan zen non Kantabria edo Errioxarekin bezala, hiru herrialdeak Nafarroarekin ere erlazionatuak izan ziren, baina esan bezala halako tesina bat ez litzateke ongi ikusia izango EAEko zein Nafarroako Unibertsitate batetan (eta bide batez ere egilearen joera ere agerian uzten du).

Akatsak akats, esan dudan bezala liburu interesgarria da, abertzaletasun modernoaren liburu ugari baitaude eta sozialismoarenak ere, baina hau da espreski anarkistak ikertzen dituen lehenetarikoa.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: