AbainGoardia











{2009/10/12}   Moon

moon_webMoon (2009)

Zuzendaria: Duncan Jones

Antzezleak: Sam Rockwell, Kevin Spacey, Matt Berry, Robin Chalk, Dominique McElligott, Kaya Scodelario, Malcom Stewart

Gidoia: Nathan Parker

Film interesgarria aurkezten digu bere debutean Duncan Jonesek, orain arte David Bowieren seme bezala ezaguna zena. Zientzia fikzioaren zaletu bezala, generoko hainbat obrari zeharkako erreferentzia egiten die (Solaris, Outland, 2001: A Space Odissey, Blade Runner…).

Pelikulak gertuko etorkizuna aurkezten digu, non Lurreko baliabideak agortu aurretik Ilargia ustiatzen hasi den gizakia, Helio 3 baliabide berria erabiltzeko. Hartarako, Lunar Enterprise enpresak base bat du non pertsona bakarrak (Sam) hiru urtez kontrolatzen duen prozesu osoa. Bere bakardadean konpainia bakarra Gerty prozesagailua du (jatorrizko bertsioan Kevin Spaceyk ematen diona ahotsa), zintatan ibiltzen den beso artikulatu parea eta kubo mugikorra (bere “sentimenak” islatzen dituena Smile aurpegitxo dibertigarriekin). Noizbehinka kanpora atera behar du ilargi-kotxe batetan kanpoan ilargi-gainazala orrazten duten makinetan (uzta-makinen antza dutenak) sartu eta bildutako Helioa hartu eta Lurrera bidaltzeko. Pozgarria egiten da ikustea nola beste pelikula askotan ez bezala, ez zaigun espazioa zerbait aseptiko bezala aurkezten eta horrela eskafandra zikinak ikusiko ditugu.

Sam Rockwell

Sam Rockwell

Hiru urteko epea amaitzear da eta laster bueltatuko da etxera, non Tess emaztea eta Eve alaba dituen zain. Ezin izan da beraiekin orain arte zuzenean komunikatu, urrutiko komunikazioa matxuratuta omen baitago eta mezuak soilik bidali ahal dira.

Sam haluzinazioak ikusten hasten da eta kanpora joaten denean uzta-makinetako batera hauetako baten ondorioz istripu bat izaten du.

Baseko erizaindegian esnatzen da, ez du istripua oroitzen eta susmagarriki enpresak ez dio kanpora ateratzeko baimenik ematen. Zenbait amarruren ondoren, lortzen du Gertyk kanpora joatea utz diezaion eta istripuaren tokira doa. Ezustekoa jasoko du bere burua han aurkitzen duenean eta korrika eramaten du basera.

Gertyri azalpenak eskatzen dizkiote eta egia deskubritzen dute: aspalditik Samen klonak erabiltzen dituzte lan egiteko, istripu bat den bakoitzeko, edo hiru urteko epea heltzen denean kiskaltzen dituzten bakoitzeko klon berria esnatzen dutelarik istripua izan duela esanez.

moon02_webArriskua datorkie bi Samei, azken istripua izan zenean enpresak Jupiterretik erreskate ekipoa bidaltzen baitu, zeinak ikusten badu bi Sam daudela (Gertyk ez du egoeraren berri eman konpainiari) biak garbituko baititu.

Plan bat prestatu behar dute baina gauzak ez doaz behar bezala. Lehen Sama gaixotzen ari da eta bera bakarrik hilko dela ematen du. Bigarrenak plana eraman behar du aurrera eta Gertyri laguntza eskatu beharko dio, 2001eko HALek ez bezala, laguntza emango diolarik, bi gizonek Lurrera heldu eta beren familia ikusteko amesten duten artean.moon01_web

Pelikula oso polita da, ez da izango pelikula handi bat, baina benetan gomendagarri zein ona da, nahikoa da esatea iragan asteburuan amaitu zen Sitgeseko Zinemaldi Fantastikoan lau sari jaso zituela, Pelikula Onena, Antzezle onena (Sam Rockwell), Gidoi onena (Nathan Parkerrena, Duncan Jonesen ideian oinarritua) eta Ekoizpen Diseinu onenarena (Tony Noble eta Sam Rockwell).



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: