AbainGoardia











{2009/10/13}   Malditos Bastardos

Malditos_bastardos_-_Inglourious_Basterds_webInglorious Basterds (2009)

Zuzendaria: Quentin Tarantino

Antzezleak: Brad Pitt, Diane Kruger, Mélanie Laurent, Mike Myers, Cloris Leachman, Samm Levine, Eli Roth, Til Schweiger, Julie Dreyfus, August Diehl, Daniel Brühl

Gidoia: Quentin Tarantino

Badarama zinemetan zenbait aste urteko luzemetrai itxaronenetakoa den hau. Quentin Tarantino aski ezaguna da jada bere pelikulak kalitate, kultu eta freak dosiak direla eta, nahiz eta bere urterik emankorrenak jada emanak dituen nire ustez. Bere debuta ikaragarria izan zen, Reservoir dogs freskotasuna ukabilkada izan zen (nork ez du gogoratzen Michael Madsen dantzatzen poliziari belarria moztu aurretik) eta hari Pulp Fiction itzelak eman zion jarraipena (Samuel L. Jacksonen Biblia aipamena ikaragarria da). Jackie Brown erdipurdikoarekin aurkeztu zen ondoren eta gero atsedena hartu zuen Kill Bill Vol. 1 eta Kill Bill Vol. 2 egiteko, nire ustez lehena askoz hobeagoa zelarik (gogoangarria ere Uma Thurman eta Lucy Liuren borroka elurrean aukeratutako soinu banda bikainari esker). Hauen ondoren Death proof heldu zen baina ezin dut iritzirik eman, ez baitut ikusi.

Inglorious basterds zinemara espektazioarekin heldu zen, II Mundu Gudaren inguruko Tarantinoren ekarpenak erabat frikia izan behar zuelako eta ez du huts egin. Kritikek esan dute zenbait genero ikutu dituela eta ez dira okertu ere.

Inglorious Basterds Crew

Inglorious Basterds Crew

Bere filmetan izan ohi den bezala, pelikula atalka banatzen da (bost zehazki). Lehena Western pelikulei egindako keinu argia da. 1941, Frantzia okupatua, lautada bateko muinotxo batean etxe txiki bat, familia burua enborra mozten aizkorarekin (cowboya) eta urrunetik bi moto eta kotxe bat (arerioak) beregana hurbiltzen, ondoren filmeko protagonista izango den Hans Landa SSko burua aurkeztu eta etxe barruan hitz egiten aritzeko, Tarantinoren unibertsoan izan ohi den bezala, filmarekin antza zerikusirik ez duen eztabaida batetan. Azkenik jakingo dugu Landa inguruko judutar familia baten bila dagoela, etxean ezkutatuta dena eta guztiak hilko dituzte Shosanna alaba ezik (Mélanie Laurent ederra).

Mèlanie Laurent

Mélanie Laurent

Ondoren ikusiko dugu Aldo Raine militar amerikarra bere judutar eskuadroia sortzen eta funtzionatzen. Aldo Rainen papera Brad Pittek egin du, urteak nabaritu arren izan beharko lukeena baino okerrago jarri dute, idorra ematen baitu. Aldo judutarra da, baina apatxe odola ere omen du bere baitan eta bere eskuadroia sortzean (zortzi judu amerikar gehi bi alemaniar) agintzen die apatxe bezala ehun adats zor diotela eta horrela ezagun egingo dira, aurkitzen diren nazien gorpuei adatsa falta zaielako.inglourious_basterds_02_1920

Parisen Frederik Solz (Daniel Brühl) heroi naziak Mimier, zinema jabe gazte ederra ezagutuko du eta beraz maiteminduta Frederik berak bere heroizitatean oinarrituriko pelikularen estrainaldia eskainiko dio (hirurehun soldadu erail zituen bere frankotiratzaile kokapenetik hiru egunetan), zeinean nazien buru nagusiak izango diren (Goebbels, Göring, Bormann eta Hitler bera). Honek ez dakiena da Mimier lau urte lehenago heriotzetik ihes egin zuen Shosanna bera dela, eta familia mendekatzeko, zinema kiskaltzea erabakiko du naziak barruan.

Apatxe juduek enkargu bat jasoko dute. Pelikularen berri izanda, han agertu eta leherkariekin zinema txikitu beharko dute.

Modu honetan filma garatuz joango da bi ordu t’erdiz non elkarrizketa surrealistak, ezustekoak eta beste hainbat kalamitate ikusi ahalko diren. Tarantinoren film gehienak bezala, entretenigarria da eta pena merezi du bere munduan beste behin barneratzea.inglorius-basterds-malditos-bastardos-wallpaper-3



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: