AbainGoardia











{2009/10/14}   Otro hombre

un-autre-homme_webUn autre homme (2009)

Zuzendaria: Lionel Baier

Antzezleak: Robin Harsch, Natacha Koutchoumov, Bulle Ogier eta Elodie Weber

Gidoia: Lionel Baier

Hasteko esan behar dut desengainu bat aitortu behar dut, pelikula bertsio orijinalean ikusi behar zela iragartzen baitzen baina gazteleraz ikusi behar izan nuen (beno, genuen, ikusle bakarrak Felix Linares eta biok izan baiginen). Eta istorioa ikusita nahiago izango nukeen bertsio orijinala ikusi, frantsesaren gozotasunaz gozatzeaz gain, horrela eszena erotikoetako pasarteak biziagoak izango ziretekeelako.

Luzemetraiak François (Robin Harsch) aurkezten digu, Erdi Aroko frantsesan aditua, Jouxeko haranean bere neskalagunarekin bizitzera joan dena eta enplegua lortzen du hango egunkari lokalean zinema kritikari bezala. Ez duenez ideiarik, kasualitatez aurkitu duen Travelling aldizkari paristarrean azaltzen diren kritikak kopiatzen hasten da hitzez hitz.

Herriko zinemako buruari egiten dituen kritikak gustatzen ez zaizkionez Lausannera joaten hasten da eta bertan Rosa (Natacha Koutchoumov) kritikari aditua ezagutuko du eta berarekin kritikaren munduan barneratu eta erromantze beroa izango mantenduko dute Françoisen mundua amiltzen hasten den heinean.

Bitxia, ikusten uzten dena.autre-homme_web



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: