AbainGoardia











{2009/10/14}   Paris

Paris_klapisch_webParis (2008)

Zuzendaria: Cedric Klapisch

Antzezleak: Juliette Binoche, Romain Duris, Fabrice Luchini, Albert Dupontel, François Cluzet, Karin Viard, Mélanie Laurent, Zinedine Soualem eta Julie Ferrier

Gidoia: Cedric Klapisch

Cedric Klapisch zuzendari iaioa da jada. Zenbait pelikula kostunbrista egin ondoren Paris filmearekin datorkigu. Luzemetraiko pertsonai nagusia Pierre dugu (Romain Duris, Klapischen fetitxeetako bat, bere pelikula askotan parte hartu baitu), hogeita hamabost urte inguruko dantzaria bihotzetik gaixo dena eta hiltzeko aukera handiak dituena. Horren kontziente egunak igarotzen ditu etxean balkoitik jendea begira eta haien bizitzak asmatzen.

Juliette Binoche et Romain Duris

Juliette Binoche et Romain Duris

Albistea ematen dionean Elise arreba nagusiari (Juliette Binoche aktore trebe ederra) berarekin ordu gehiago izaten hasiko da eta bere seme-alabak eramango ditu osaba bisitatzera, eta asistente sozial bezala lan egiten duen tokian orduak eskatuko ditu.

Elisek barazkiak kale saltokitan erosten ditu eta hango saltzaileak ezagutzen ditu, bikote banandu bat bereziki, gizonak erakarriko duela eta emakumea beranduago moto istripu batean hilko delarik.

2009_paris_008_webBeste pertsonai batzuk Roland eta Philippe anaiak dira, larogeita hamabost urteko aita hilobiratu berri dutenak. Philippe arkitekto ospetsua da eta semea izango du laster. Roland historia irakaslea da unibertsitatean eta Pariseko historia aurkezten du saio berri batetan. Bere ikasleetako batez maitemindutako da (Mélanie Laurent, Tarantinoren Inglorious Basterds pelikulan azaltzen den neska ederra).

Mélanie Laurent

Mélanie Laurent

Bestetik Benoit kamerundarra ezagutuko dugu, handik Pariserako bidea egiten ikusiko dugularik desertuan zehar eta paterarekin itsasartea zeharkatzen.

Pelikula dotorea, aukera emango digu bizitza gurutzatu hauek ezagutu eta Pariseko toki ezagun asko ikusteko. Gomendagarria.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: