AbainGoardia











{2009/10/15}   El Hundimiento

hundimiento_webDer Untergang (2004)

Zuzendaria: Oliver Hirschbiegel

Antzezleak: Bruno Ganz, Alexandra Maria Lara, Corinna Harfouch, Ulrich Matthes, Juliane Köhler, Heino Ferch, Ulrich Noethen, Thomas Kretschmann eta Thomas Thieme

Gidoia: Bern Eichinger (Joachim Fest eta Traudl Jungeren liburuetan oinarritua)

Honakoa 2004ko pelikula onenetako bat izan zen ezbairik gabe. Ikaragarria, aulkitik altxatzen uzten ez dizuna eta zur eta lur uzten zaituena. Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen meritu guztiekin. Gainera badu xehetasun bat bere balioa puzten duena. Der Untergang III Reichari buruz (kasu honetan bere hondoratzeari buruz) filmatu den lehen film alemaniarra da. Ordura arte herrialdean ez ziren ausartu nazismoari buruz filmatzen, trauma horren barneraturik dute ezen beldur izan direla urtetan halakorik egitera ez zedin nazismoaren apologia bezala hartu burugabeen aldetik.

Sarrera bezala Traudl Junge azaltzen zaigu kontatzen nola egin zen Hitlerren idazkari pertsonala eta nola errua botatzen dion bere buruari hortxe sartu izanagatik.

Filma 1945eko Apirilaren 20an hasten da, Adolf Hitlerrek 56 urte bete zituen egunean. Ejerzito Gorria Berlingo kaleetan sartzen hasi da eta hiria ia suntsituta aurkitzen da. Hitlerrek (Bruno Ganz) ez du porrota onartu nahi eta aginduak ematen jarraitzen du kantzileritzako bunkerrean bere Estatu Nagusiarekin. Bertan ezkutatuak daude guztiak, baita Eva Braun (Juliane Köhler), Hitlerren neskalaguna, eta Führeraren idazkari Traudl Junge (Alexandra Maria Lana). Sobietarrak geroz eta gertuago diren arren ez dute ez berak ezta bere Propaganda Ministro Joseph Goebbelsek (Ulrich Matthes) errenditu nahi. Zenbaitzuk (Heinrich Himmler, Hermann Fegelain, Hitlerren begiko arkitekto Albert Speer…) konbentzitzen ahalegintzen dira baina ez dago modurik. Agindu xelebreak ematen ditu, baina bere ofizialek ez dagoela zereginik esaten diote behin eta berriz. Amore ematen duen eszena hunkigarria da, gizon baten amiltzea ekartzen digu, eta umore beltz puntu bat ere (Estatu Nagusi osoa fusilatu behar izan zuela esaten du eta une batetan esaten du “Luftwaffeko ofizial guztiak erail behar izan nituen, Stalinek egin zuen bezala!”). Baina ez du errendizioa sinatzeko asmorik, nahiago du bere buruaz beste egin eta Alemania suntsitu.

Adolf Hitler (Bruno Ganz) eta Albert Speer (Heino Ferch)

Adolf Hitler (Bruno Ganz) eta Albert Speer (Heino Ferch)

Egunak igarotzen dira, Goebbelsek bere emazte Magda (Corinna Harfouch) eta seme-alabak ekartzen ditu. Kanpoan eromena nagusitu da literalki. Ejerzitoak ezin du egoera eutsi, Goebbelsek erreserbistak mobilizatu ditu eta zenbait eskuadroik hiritarrak erailtzen dituzte traidore bezala. Eta Hitler azkenik erabaki eta Eva Braunekin ezkontzen da.

Apirilaren 30an Hitlerrek bere buruaz beste egitea erabakitzen du. Gela batean geratzen dira bera eta Eva bakarrik eta lehenak tiro bat jasotzen du buruan eta bigarrenak pozoia irensten du. Ondoren Otto Günschek Führerraren guraria bete eta bi gorpuak eramaten ditu kanpora 200 litro gasolinarekin kiskaliak izan daitezen.UnterHitlerTraan_web

Pelikulak fanatismoaren muturra erakusten digu. Goebbelstarrek bere buruaz beste egitea erabakitzen dute baina aurretik une gogorrenetako bat ikusten dugu. Seme-alabak lokartu ondoren, Magdak pozoia ematen die, Hitlerrik gabeko Alemaniak etorkizunik ez duelako sinestean ez dielako bere haurrei sufri arazi nahi, bere esanetan.

III Reicha Maiatzaren 7an errenditu zen. Une hartan beste fanatismo eszena bat ikusiko dugu. Ihes egin ez duten eta bere buruaz beste egin ez duten soldadu eta ofizialak lantegi moduko batean pilatu dira eta Ejerzito Gorriak inguratuak daude. Kapitulazioa onartua da baina sinatzea falta da. Batzuek ez dute errenditu nahi eta eraikineko gela batetan ezkutatzen dira. Han liskarrak dituzte, azken hatseraino borrokatu eta buruaz beste egin behar dela esaten dutenen eta erokeriarik ez esatea diotenen artean. Ofizial batek kapitulazioa sinatu dela iragartzen dienean, bi pertsonek bere buruaz beste egiten dute.

Pelikula ikaragarria da, esan bezala hunkitzen zaituelako eta erokeri baten amaiera zalapartatsua fidelki deskribatzen duelako, ezinegona gure baitan barneratuz. Faxismoa ez errepikatzeko derrigorrez ikusi beharreko filma izan beharko litzateke Der Untergang.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: