AbainGoardia











{2009/10/18}   Hollywood contra Franco

hollywoodfrancocartel_webHollywood contra Franco (2009)

Zuzendaria: Oriol Porta

Parte hartzaileak: Walter Bernstein, Susan Sarandon, Román Gubern, Patrick McGilligan, Arthur Laurents eta Dan Bessie

Gidoia: Isabel Andres eta Oriol Porta

Dokumental hau Zine industriak Espainiar Guda Zibila eta Francoren inguruan izandako jarrera eta ondorioen analisi oso interesgarria da.

Dokumentalaren ardatz nagusia Alvah Bessierengan kokatzen da, estatubatuar ezkertiar militantea, kazetaria, gidoigilea eta 1938ko Urtarrilean Lincoln Brigadarekin Espainiar Guda Zibilean borrokatzera joan zena. Pena da hain zuzen hura izatea nolabait hasiera data, alegia, ez da aipatzen data horren aurretik izandako jarrera hainbat gertakarirekin (Iraultza Soziala, 1937ko Maiatzeko gertakariak, estalinistek zuzenduriko purgak…), horrela planteatzen delarik soilik errepublikar legaltasunaren aldeko borroka bezala, gudan zehar hamaika izan baziren ere borrokatu zutenak faxismoaren aurka eta Errepublikak bete ez zituen hobekuntza sozialak benetako iraultza baten bidez. Baina beno, dokumentalari buruz hitz egingo dugu.

Dokumentalean azaltzen zaigu nola Estatu Batuek, Ingalaterrak eta Frantziak egin zuten bezala, ez zuten esku hartu Estatu Espainiarrean gertatzen zenarekin, estatu faxistek Francoren ejerzito altxatua babestu zuten artean, horrela gertu izan behar zuen gudarako beren tropak prestatu zituzten artean. Horrela gertatzen zen, estatubatuar askok, baita Holywooedko izarrek, elkartasuna luzatu nahi zietela errepublikaren alde borrokatzen zutenei baina ezin zutenez armak bidali edo armentzako dirua bidali, beste objektuak bidaltzen zizkieten, baita anbulantziak ere. Baina beste aberri askotan gertatu zen bezala, jende askok espainiar borroka klaseen borroka eta faxismoaren aurkako borroka bezala ikusita ezin zuten etxean geratu eta elkartasuna fronte lerroetan luzatu nahi zuten, eta kontestu horretan heldu ziren makina bat brigadista. Alvah Bessie esan bezala 1938an heldu zen, jada Guda Zibil bat zenean ofizialki borroka eta Errepublikak galdua ikus zezakeen gertu, baina oraindik urtebete gehiago iraungo zuen defendatzen eta erasotzen. Bessiek Ebroko bataila biziko du lehen pertsonan.

Era berean, ikusiko dugu nola Ernest Hemingway izan zen estatubatuar militante aktiboenetako bat zine industrian eta kamerak ekarri zituen errepublikar aldeko bizia erakusteko (berak irudikatuko ditu Iraultza Sozialeko azken aztarnak ziren nekazal gune kolektibizatuak). Eta salatuko da elkartasun guztia izanda ere, guda garan zehar film bakarra aurkeztu zela errepublika defendatzen, beste saiakera guztiak ezerezean geratuko baitira zine ekoizle nagusienek Francoren aldea defendatuko baitute.

Guda amaitzen denean urteak igarotzen dira eta Guda Zibilaren inguruko filmeak egingo dira II Mundu Gudan zehar faxismoaren aurkako irakaspenak eman nahian. Urte horietan ospea hartuko du Alvah Bessiek gidoigile modura. Baina II Mundu Guda amaitu bezain laster Guda Hotza hasiko da. 1947an Ekimen Antiamerikarren Komitea piztuko da militante komunista esanguratsuak ehizatzeko asmoz eta horien artean Guda Zibilean zehar errepublikaren alde egin zutenak bilatuko dituzte, bai zinearen bitartez babestu zutenak, nola Alvahren modura lehen lerroan beren bizia eman zutenak ere. Lincoln Brigada erasotua izan zen eta Alvah Bessie, Hollywoodeko beste hainbat ekoizle eta antzezlerekin batera epaitua izango da, beren taldea historiarako Hollywood Ten bezala geratuz (Hollywoodeko Hamarrak). Duintasun eta militantzia irakaspen bikaina eman zuten gizon hauek eta horren ondorioz epaituak izan ziren eta ez zuten berriz ere Zine Industrian lan egitea lortu (eta Alvahri gertatuko zitzaion bezala, ia ezingo zuten ezta lanik egin ere).hollywood_contra_franco_web

Era berean aldaketa bat gertatzen da AEB eta Espainiar Estatuaren erlazioetan. Francoren mugen barnean amerikar baseak jartzea interesatzen da, handik aireratu ahal izateko zuzenean hegazkinak Sobietar Batasunaren aurka jotzeko behar izatekotan, eta horrela urtetan izandako blokeoa haustea bultzatu eta lortuko da. Zine Industrian ere eragina izango du, ordutik egingo diren pelikuletan errepublikar bandoa eroena izango delarik, horren irudi izango delarik Hemingwayren Kilimanjaroko elurrak ipuinean oinarrituriko pelikula. Bizitzaren ironia, Errepublikaren alde egin zuen Hemingway bera erabili zuten, bere istorioan eszena berri bat egokitzeko non garaile frankisten apologia egiten den.

Urteek aurrera egiten dute eta 60. hamarkadaren amaiera eta 70.aren artean belaunaldi berriak datoz, zeinek Hollywoodeko Sorgin Ehiza salatuko duten eta tartean berriz ere aipatuko den Guda Zibila, ehizaturiko askok galtzaileak defendatu baitzituzten. Tartean, Alvah Bessie Espainiar Estatura itzultzen da, Roman Gubern eta Jaime Caminok España otra vez filmean parte hartzera gonbidatuko duten, gidoian kolaboratuz, eta Texaseko mediku erreakzionario baten paper txikia hartzen du. Filmea errepublikaren alde egin zuen mediku baten kontakizuna eskaintzen du, hogeita hamar urte beranduago itzultzen dena ikustera zer geratu den borroka hartatik.

Dokumentala hunkigarria da, erakusten digulako Zine Industriak izan dezakeen indarra, bai mediatikoki nola errealki borroka bat defendatu edo suntsitzeko, nola toki guztietan duintasunez beteriko jendea dagoen, militantea, eta nola bere bizia arriskuan jarri zuten borrokan, edo beranduago, faxistek bultzaturiko razzia estalien aurrean. Bikainak dira goian aipatzen diren pertsonai guztien ekarpenak, Dan Bessierena bereziki, bere aita zenaren gogoetak ekartzen dituena emozioz beterik eta hunkituko dena bere aitak 1938an eginiko argazkiaren tokia pertsonalki ikusten duenean Roman Gubernek gonbidatuta egiten duen bidaian.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: