AbainGoardia











{2009/11/08}   Celda 211

celda211_poster_webCelda 211 (2009)

Zuzendaria: Daniel Monzon

Antzezleak: Luis Tosar, Alberto Ammann, Antonio Resines, Marta Etura, Carlos Bardem, Manuel Morón, Luis Zahera eta Vicente Romero

Gidoia: Jorge Guerricaechevarria eta Daniel Monzon

Kriston pelikula. Ezin daiteke beste edonola deskribatu. Daniel Monzonek Jorge Guerricaechevarriarekin batera (Alex de la Iglesiaren ohiko kolaboratzailea) Francisco Perez Gandulen eleberria moldatu dute modu erabat hunkigarrian.C_4_maincontent_2514398_largeimage_web

Pelikulak bi protagonista nagusi dauzka, Juan (Alberto Ammann), Badajozeko espetxean biharamunean hasiko den kartzelari gaztea, jakin beharrekoa ezagutzeko bisitan joan dena. Bisitaren bitartean galerian daudenean, sabai puzka bat erortzen zaio buru gainean eta shock egoeran erori eta konortea galtzen du. Bere egoera ikuskatzeko, berarekin ziren bi kartzelariek 211. ziegan sartzen dute. Une horretan bertan matxinada pizten da kartzelan, Malamadre bezala ezaguturiko presoak (Luis Tosar) gidatua.

Interesgarria da oso jendaurreko orokorrera eramaten duelako FIES presoen egoera. FIES (Fichero de Internos en Especial Seguimiento), 90. hamarkadaren hasieran ezarririko legez kanpoko sistema da, non preso “arriskutsuenek” (gehienak izan direlarik jokabide politikoa izan dutenak kartzela barruan presoen eskubideak aldarrikatuz) beren eskubide ugari galtzen duten, egun osoan zehar isolatuak, patiora ateratzean bakarka bidaltzen dituzte galerietara eta komunikazioak murrizturik dauzkate.

celda-211-01_webMatxinadaren asmoa erabat argia da, beren bizi baldintzak hobetu nahi dituzte, isolamendua kendu, kartzelarien aldetik tratu duina jasotzea, medikuek benetan ikuskatzea gaixoak barren artetik egin beharrean (matxinadaren aitzakia da filmaren hasieran 211. ziegan zen presoak bere buruaz beste egiten duenean zainak moztuz garaiz aurkitu ez dioten tumore bat duenean), komunikazioak irekitzea eta vis a vis bisitak izatea hamabost aldiro presoek nahi duten datetan. Arazoa da aurreko esperientzietatik ikasi dutela presoek kartzelarien bizitzagatik ez dutela ezer lortuko, beraz beren esku bahitzen dituztenak oso bestelakoak dira: Badajozeko kartzelan iragaitzaz diren ETAko hiru preso.

Juan esnatzen dutenean egoeraz ohartzen da eta gainontzeko presoek ziegan giltzapetu eta Malamadre abisatzera joaten direnean, dauzkan objektu debekatu guztiak (oinetakoetako lokarriak, identifikazioak, ezkontza-eraztuna…) ezkutatzen ditu komunean, preso berri bat bezala pasatzeko. Lortu egiten du eta Malamadreren konfiantzakoa bilakatzen da, berari esker une askotan lortzen baitute pikutara joan behar ziren egoeretatik libratzea.

celda211d_web

Alberto Ammann eta Luis Tosar

Nabarmentzekoa da bi antzezleen papera, bikain aritzen baitira. Luis Tosar aurretik ezaguna dugu, Te doy mis ojos filmean rol benetan beldurgarria zuen erasotzaile sexista bezala, eta Los lunes al sol pelikulan rol dotorea zuen. Alberto Ammannek ihardespen bikaina egiten du, zurrunbiloaren erdian istripuz erori den gizon ona, egoeratik libratzen ahalegintzen dena inork gaizki amaitu gabe eta Malamadreren aurpegi hunkigarria azalerazten duena.

celda211g_webBaina ez da soilik batzuen alde ona ateratzen. Egoera okertuz doa. Hedabideak segituan jabetu dira albisteaz eta presoen zein kartzelarien senideak sarreran paratzen dira beren senitartekoen egoera ezagutzeko. GEOek bortizki kargatzen dute euren aurka eta telebistan zuzenean ikusten da nola Utrillak (Antonio Resines), kartzelarien zerbitzu buru faxista, kolpatzen duen Elena (Marta Etura), Juanen emaztea eta sei hilabetez haurdun, lurrean amaitzen duen arte. Elena ospitalean zenduko da umea galdu ondoren. Albiste honen berriak Juan itsutuko du eta atzera bueltatzerik izango ez duen egoerara helduko dira guztiak.

Esan bezala, film bikaina da, arnasik gabe uzten zaitu uneoro eta erakusten digu nola presoak ez diren jartzen zaien bezain deabru, ezta hauek zaintzen dituztenak saltzen diguten bezain onak. Ikusteko derrigorrezkoa dugu filma, berriro ikusteko artean Francisco Perez Gandulen eleberria irakurtzeko gogoekin utzi nau behintzat.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: