AbainGoardia











{2009/11/09}   Burbuilak

burbuilak_webBurbuilak

Irati Elorrieta

ISBN 978-84-9868-013-3

152 orrialde

2008ko Apirila

Alberdania

Beno, hona hemen bloga irekitzea agindu nituen liburu guztien artean aipatzeko falta zen bakarra. Denbora hartu behar izan dut, nahiz eta Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori kaleratu aurretik egiten nuen gomendioa bazel Irati Elorrietaren liburu hau, ez nuen oroitzapen osorik beregan eta gainera horrenbeste liburu izanik irakurtzeke denbora behar zuen.

Irati Elorrieta aurkeztu zitzaigun iragan urtean bere lehen liburu honekin, elkarren artean lotura duten istorio sortez osaturiko eleberria.

Liburuaren ardatz nagusia deserria da, bai fisikoa nola gure barnean sortzen duguna. Pertsonai nagusiek arrazoi ezberdinengatik Berlin dute egoitza eta elkar puntu eta bertan topatuko dira euren adiskide ezberdinekin. Zure etxea ez den toki ezberdin batetan izateak elkartuko ditu pertsonai bitxiak, Sira, Herman, Sagran, Mifu…

Baina bestetik pertsonai bakoitzak badu bere deserri partikularra. Sirak erlazio sentimental konplexuak izan ditu eta horren ondorioz haurdun izan zen. Herman violoncello jole trebea da, eta bere esku finek emakume askoren gorputza laztandu dute emeki, baina oraindik ez du benetako amodioa sentitu. Sagran lau urte zituenen amestu zuen bere seme asiar ezaugarrietako amaren ezinezko bilaketan dago. Eta pixkana bigarren mailako pertsonai ezberdinak ezagutuko ditugu, Santanderren jaiotako ama japoniarreko Mifu neska komiki egilea, Carl eta Cris…

Liburu benetan ederra, gogora ekartzen digu guztiok gomuta ezberdinak ditugula, konplexuak, gure erraiak jaten dizkigutenak, eta baita badirela desiratzen ditugun eta ez lortzeak itotzen gaituzten gurariak. Gogoratzen dut nola orain zorionez aske den preso baten ahizpak liburu bat gomendatzea galdegin zidan eta Burbuilak aholkatu nion. Aste batzuk beranduago bueltan etorri zitzaidan esanez bere ahizpak benetan eskertzen zidala gomendioa, ikaragarri atsegin izan zitzaiolako. Guztiz gomendagarria, ez du huts egiten.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: