AbainGoardia











{2009/11/18}   Azaroak 20, lau porrot

Azaroak 20, Lau porrot

Ostiaral hau Azaroak 20 dugu eta berriz ere urtero bezala Francisco Francoren heriotza eta Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketagatik. Gutxiago izango dira ziurrenik gogora ekarriko dutenak halako egun batetan Madrileko frontean bala baten ondorioz hil zela, gertakari ilunen erdian, Buenaventura Durruti, eta askoz gutxiago zorionez, gogoratuko dutenak egun berean fusilatu aizan zerla Alacanten Jose Antonio Primo de Rivera faxista. Ospakizun bat eta lau porrot.

Porrotak, bai, jaun andreok. Grazia ematen baitute Francoren heriotza ospatzen dutenek (lehen porrota), horren inguruan Estatu Espainiarrak pairatu duen umiliazio handia denean. Gizon hau ez baitzen frontean erori, ez zen umiliatua izan, ez zen apaitua hil. Ez. Zahar hil zen, ospitaleko ohe batetan edadeak beharturiko gaixotasun baten agoniaren ondoren, sikiera epaitu aizan gabe eta bere atzean sistema bat utziz, zeinak, ez diezaguten gezurrik esan, bizirik dirauen esentzian (Arrazoia ematen diet errejimenaren oinordekoei beren buruak “betiko demokratatzat” izendatzen dituztenean. Badira, arrazoia dute. Beren aiton-amonak, gurasoak edo beraiek ziren Francoren “demokrazia organikoa” babesten zutenak). Horren lekuko dira disidentziaren jazarpen politiko, eta poliziala, zeinen azeleragailuaz apaldu den gogor hiltzen ari zaigun hamarkada honetan; Isabel Celaa Hezkuntza sailburu izenda ezinak ez du inongo lotsarik euskararen aldeko ekimenen eskasetako bat deusezten duenean hezkuntza mailan botatzen digunean neurri horrek “gaztelania ama hizkuntza izan eta maitatzen duen gizartearen %80a iraintzen du”, et alasai geratu. Lotsagabe aizan behar da halakorik botatzeko. Sailburu anderean, nahi al du gogora ekar dezagun zergatik duen gaztelania ama hizkuntzatzat horrenbeste jendek? Orain Antena 3k modan jarri duela eskola frankista bere edukiera politikoa gutxietsiz “Curso del 63” saioarekin, gogoratzen al du zein hizkuntzak erabil zitezkeen? Ba al ziren euskarazko irakasgaiak, ba al zen euskarazko irakasgaia? Zein tratu jasotzen zuten euskaraz aritzen ziren ikasleek? Non ziren ikastolak? Legitimitaterik gabeko gobernu honek denetarik du lotsa ezik. Esaten dute abertzaleek bultzaturiko aurrez aurreko absurduak baztertu nahi dituztela, autodeterminazioaren eskubidearen eztabaida esaterako, eta orain aurkitzen dugu nola azken hauteskundeetan eurek sorturiko tranpaz baliatuz (orain arte ez zuten hauteskunde autonomikoetan erabili),  eskatzen duten espainiar selekzioak partidak joka ditzan hemen eta Espainiar Itzuliak etapak diseina ditzan EAEn. Uste nuen esaten zutela gizartearen kezka krisi ekonomikoa zela, ez non jokatzen duten hamaika jauntxok (Bide batez ondokoa esango dut. Uste dut inor kez duela inongo arazorik Gorriak jokatu ahal izateko gurean lagunarteko edo lehiaketa ofizialean… bisitari gisa. Eta Vuelta ez bada 1978tik hemendik iragan antolatzaileek hala nahita izan da, ETAk etapa batetan leherkari bat jarri ondoren).

Sistema honek berak eragin ditu aurrez aurrekoa bultzatu duten tentsio eta errepresioa, eta berekin besteak beste eraman zituen Santiago Brouard, 1984ko Azaroak 20an bere kontsultan eraila, eta Jopsu Muguruza, 1989ko egun berean, Alcala Hotelean Herri Batasunako bere kideekin joan zenean diputatu aktak jasotzera (bigarren eta hirugarren porrota). Azken hau ederki gogoratzen dut, goiz esnatu nintzen ikastolara joateko eta goizeko albistegietan iragarri zutenean erailketa nire aita negarrez hasi zen. Zinegotzi bezala, Josu ezagutzen zuen, beste zenbait militante historikorekin elkarlanean aritu zen, eta horien artean Josu zegoen. Ikastolara heldu ginen eta Gabi gure irakaslea ez zen azaltzen. Berandu iritsi zen, oso berandu, eta negarrez eztanda egin zuen. Hormak bere lagunaren erailketa salatzen zuten kartelez betetzetik zetorren.

Ezin dugu laugarren porrota ere ahaztu, A-20ak oroitzen duen lehena kronologikoki, orain 73 urte izandakoa. 1936ko Azaroaren 20an agonia jasangaitzaren ondoren zendu zen Buenaventura Durruti, Madrileko frontean bala batez zauritua oraindik ere oso argiak ez diren egoeren barnean.

Buenaventura Durruti Iraultzaile aizan zen, letra larriekin idatzia. Gaztetik borrokalaria, bizitzaren zati handi bat iragan zuen klandestinitatean, ihesean eta espetxean bere idealak bultzatzeagatik, aurreko gizartearen errautsetatik sorturiko berriaren sorrera, guztiz parekidea eta zuzendaririk gabekoa. Bera zen azken finean gerorako “Mundu berri bat daramagu bihotzean” lelo ederraren egilea.

Faxistak Bigarren Errepublikaren aurka altxatu zirenean, Bartzelonan zen eta beste askok bezala erasoari erantzun zion. Ez beren injustiziar eta erdizka geraturiko ekimenak salatzeagatik kartzelaratu eta deportatu zuen errepublikar legaltasuna defendatzeko, benetako Iraultza Soziala bultzatzeko baizik, zeina lurraldea skotan garailea tera zen, Batzelonan bereziki, non berehala kolektibizatu ziren enpresa eta lurraldeak, eta non Generalitateko Presiden Llui Companysek (1937ko Maiatzeko Gertakarietan hiriburua erasotzea eskatu zuena erresistentzia anarkista baretzearren) Durruti eta Garcia Oliverri bere dimisioa eskaini zien hiriaren batailako defendatzaile eta garaile bezala.

Ez zen berandutuko Durruti frontera joaten, Zaragoza bidean, ezinbestekotzat baitzuen hiria berreskuratzea matxinada faxista garaitu zuten iparreko lurraldeak isolamendutik ateratzeko besteak beste. Bidean, garaituak izan ziren herria kaskatzeaz gain, Komunismo Libertarioaren ezarpena aldarrikatu zen, bertoko asanbladek uzten kolektibizazioa aldarrikatu zeta Aragoiko Kontseilu Orokorra bultzatuko zuena. Zaragozatik hamabost kilometrora geratu zen, ez zen heldu, erraiak sutan jarriko zizkion. Bizkor aurkitu baitzen behar zituen armen faltan, errepublikar gobernuak iraultzaren beldur baitzuen. Eskuratzen ahalegindu zen biziki, bidean aurkitzen zituen oro hartuz, erretagoardiara jaitsiz harropuzkerietan zirenei kentzera, esaten da patrikak miatzen zituela balen bila. Nazioartean hornitu zitzakeenik bilatu zuen Parte Hartze Ez faltsuaren garaiaren erdian. Hornitzaileak aurkitu zituenean Generalitat zein Gobernuarengana zuzendu zen eta biek saihestu zuten. Ezerosoa zen, CNT-FAI berarentzako ere, botere politikoaren eskurapen egoera erosoan baitzen eta Durrutiren heriotzaren aurreko egunetan lau ministro izango zituena. Ezerosoa Aragoiko frontean, Madrilera bidali zuten, non ez zuen ez autoritate ezta errespeturik hango borrokalarien artean. Horrela hiltzen da egoera ilun baten erdian, bere gidariarekin lehen lerrora hurbildu zenean borrokalarien atzera egitea ikertzera, heriotz tiroa jaso zuenean. Bertsio ofizialak dio bala faxista batek jo zuela. Beste bertsioek diote ihesean zen borrokalari batek egin ziola tiro, Buenaventurak bere koldarkeria leporatu zionean.

Gure baitan dugun porroten kolezio zabaleko lau porrot. Garaituak baigara azken finean. Eliza erromatarra eta Karlos V. Enperadorea batetik, eta printze luterano eta jauntxo feudalak bestetik borrokatu zituzten nekazari alemaniarrak gara. Europear nazio eta zibilizazioak erail eta espoliaturiko biztanle amerikarrak gara (euskal esklabista batekin abizena partekatzeak lotsa ematen dit). Beren lurraldeak lapurtu zizkieten Sei Aberri Irokesak gara. Krondstadteko marinelak gara, Trotskyren Ejerzito Gorriak zanpatuz ituenak. Ukraniar makhnovistak gara. Estatu Espainiarreko Iraultza Sozialeko anarkista eta komunistak gara, Negrinen gobernuak aginduta Listerrek tiroz desegin zuen Aragoiko Kontseilu Orokorra. 1956ko hungariarrak gara. 1974ko portugaldarrak gara. Historiaren garaituak gara. Eta hemen jarraitzen dugu, batzuk besteak baino aktiboago (zoritxarrez bigarren taldean jarri behjar dut nire burua), burugogor, ideologien amaiera deitzen duten aro honetan, jendeak irentsi egin duena, inoiz baino apolitizismo handiagoa baitago (Ikusi ahal izan genuen amaitu berri den Bilboko Okasioko Liburu Azokan, non material hertsiki politikoa zuen stand bakarra gehien saihestuena zen).

Historiaren garaituak gara. Eta hemen jarraitzen dugu …



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: