AbainGoardia











{2009/11/29}   El Trono de Judas “Zuzen AHTren aurka”

El Trono de Judas “Zuzen AHTren aurka – Directos contra el TAV”

CD+DVD, 2009

DDT Banaketak eta Otra Bala autoekoizpenak

2009ko urtarrilaren 17an AHTaren aurka den AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitu zuen Arabako Urbina herrian, bertan diren AHTren obrak zeharkatzeko asmoz. Milaka pertsona hurbildu zen haraino eta dena lasai izan zen Ertzainek bortizki kargatu zuten arte. Zauritu ugari sortu zituzten, jendea bortizki tratatu zuten, une lotsagarriak sortuz (tartean beren jarrera salatu zuen etxean zen herritar bat etxetik ateraz hiru urtetako alaba bakarrik utziz etxean) eta zortzi pertsona atxilotu zituzten, EAJren gobernuak 2008ko Abuztuan emandako barne agindu baten arabera Audientzia Nazionalera eraman nahi izan zituztenak terrorismo ekintzak egiteaz egotziak. Ez ziren Madrilera joan azkenik, Audientzian atzera bota zutelako salaketa, baina epaiketaren zain dira, desorden publikoa eta autoritatearen aurkako desobedientzia egin izanaz salatuak.

Gau berean, Musikherria herri disketxeak jaialdia egin zuen Gasteizen AHTaren aurka, zeinean Banda Batxoki, Xopapo, Hesian, Musikberbena eta El Trono de Judas taldeek jo zuten. Kontzertu hartan iruindarrek emanaldia grabatu zuten eta masterizatu ondoren disko honetan aurkezten digute.

Oraindik ez dakienarentzat, El Trono de Judas, hamahiru urteko ibilbidea duen punk talde ezaguna da. Beren lehen lana Los que reparten la paz maketa izan zen 1998. urtean. 2001. urtean Tenemos que ser optimistas argitaratu zuten CD eta K7 formatuan, non jada oso ezagun egin ziren promozio lan ona egin zietelako eta kontzertu ugari egin zituztelako ordutik aurrera. Diskoari El sonido de la metralla jarraitu zion 2003an, berriz ere Punk-rock zuzen eta lotsagabea. 2007an Gure kabuz ala hil kaleratu zuten digipack politean zeinean hardcore eragin pittin bat sumatu zitekeen. Disko ugari, guztiak Iruñeako Eguzki Banaketekin ekoitziak, zeinei DDT Banaketak gehitu zitzaien Tenemos que ser optimistas diskotik aurrera.

Zuzeneko lanak beren diskografia osoa birpasatzen du, kantu onenetakoak azaltzen dira (Musikarekin askatasuna, Gure kabuz ala hil, Dinero, Vais de pacifistas, Yolanda, El bufon del rey, Biolentzia…) formatu punkenean, non gehiago oroitzen diguten Dead Kennedys, La Polla eta antzeko taldeak.

Diskoarekin batera DVD bat gehitu dute, zeinean bi dokumental eta bideo bat aurkituko ditugun. Bideoa zuzeneko hartan grabaturiko “Sangra la herida” kantua dugu. Interesgarrienak bi dokumentalak ditugu. Lehenik “13 urte gure kabuz” topatuko dugu, taldearen historia laburbiltzen duena modu dibertigarrian. Eta bigarrenik “Gira Mexico 2008” dugu, zeinean erakusten diguten 2008ko Ekainean mexikar lurraldeetan egindako biraren irudi oso interesgarriak, hango punk kultura erakusten diguna.

Diskoak badu ongintzazko aldea, balio duen 6 euroetarik bat zuzendua izango baita Urbinan atxilotutako zortzien alde. Diskoa beti bezala eskatu ahalko zaie DDT Banaketak edo Otra Bala autoekoizpenei (talde bera), disko ekoitzi dutenak beti bezala.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: