AbainGoardia











{2009/11/29}   Undecimo Mandamiento eta El Trono de Judas, Izar Beltz Ateneoa, 2009-11-21

Izar Beltz Ateneo Libertarioa (Bilbo)

2009-11-21

Undecimo Mandamiento + El Trono de Judas

DDT Banaketek kontzertua antolatu zuten iragan astean Irala auzoko Izar Beltz Ateneo Libertarioan, non Undecimo Mandamiento eta El Trono de Judas taldeek jo zuten. Hasi behar da esaten ez zela asteburu erraza inongo antolatzaileentzat, denetarik baitzegoen aukeratzeko. Udondon Subterranean Kidsek Ultima Neuronarekin jotzen zuen, Barakaldoko Edaska tabernan The Kidsek jotzen zuen 15 euro sarrera garestiarekin, eta aipagai dugun kontzertua (ez dakigu beste kontzerturik ahaztu dugun). Eta gutxi balitz gainera, Athletic – Bartzelona norgehiagoka zen San Mamesen, beraz artalde piloa zegoen zelaian edo telebistaren aurrean mozolo aurpegiarekin. Horren adierazle izan zen kontzertuko sarrera (3 euro ziztrin) 67 pertsonek ordaindu izana, izandako gastuak ordaintzeko behar haina eman zutenak.

Kontzertua nahikoa berandu hasi zen. 21:00etarako iragarria zen eta ordubete luzeren ondoren ireki zuten kontzertua Undecimo Mandamiento bilbotarrek. Hamar urte luzeko ibilbidea luzean diskografia txukuna osatu dute. Urrun da taldearen izen bereko lehen diska, 1999. urtean kaleratu zutena, non punk jarrera argia adierazi zuten, punk-rock doinuekin. 2002.ean Amatakanto diskoa aurkeztu zuten, punk rockaren ildoan sakontzen zutelarik. Inflexio puntua 2005ean helduko zen, Libranos del mal disko itzela kaleratu zutenean, non oldarkortasunean lehertzen ziren eta ahotsaren doinua erabat aldatu zuten, Potrotaino eta antzeko talde zakarrak ekartzen zituztelarik gogora. Oraingoz, 2008. amaieran kaleratu zuten Mas fuego da beren azken lana. Disko guzti hauek DDT Banaketekin batera ekoitzi dituzte.

Kontzertu honek berezitasun bat zuen taldearentzat. Carlos baxulariak, orain arteko abeslaria zena, kantatzeari utzi behar izan dio eztarria kaltetu baitu behar bezala aritu ez izanagatik, handik indar ugari eginez. Ez da lehen aldia abeslari batek beharrez erretiratu behar izan duena arrazoi beragatik, gogora ekar ditzakegu Anestesiako Nil edo Sklerosis/Insolventes taldeko Juanma. Haren ordez Kinkinela taldeko abeslariak hartu du ahotsaren tokia eta horrela hamar urte luzez aldaketarik izan ez duen hirukoteak laukoterako bidea egin du. Eta bestetik ere DDTk arantza bat kendu nahi zuen taldearekiko, urtetan diskoak atera bai, baina taldearen ibilbidean zehar banatzaileak egindako kontzertuetan uste dut behin bakarrik izan dituelako kartelean (beste bitan edo deitu zieten baina hauek ezin izan zuten), beraz honakoa lehen pausua izatea espero dute.

Undecimo Mandamiento

Onartu behar dut kontzertua gustatu zitzaidala. Uste dut ez nituela orain arte ikusi eta nire estiloa ez bada ere, oso ongi aritu ziren. Suposatzen dut beren diskografia birpasatu zutela, baina neuk azken bi diskoetako kantak ezagutu nituen batik bat, non benetako indarra erakusten duten, eta ikusleek gozatu zuten, Deposito de Cadaveres taldeko Denis leloak kantatzen aritu zen zenbaitetan abeslariarekin batera. Taldekideek aitortu ziguten kontzertua aurretik bederatzi entsegu egin zituztela abeslari berriarekin eta harritu gintuen, horren denbora gutxian abesti guztiak ikasteaz gain, bere lehen kontzertua ematen ez zuelako, benetan, etengabe mugitu zen eta gogoz kantatu ere. Ongi etorria izan dadila. (Barkatu beharko didate argazki hobeagorik ez aurkitzea, ez bainintzen garaiz ohartu automatikoki neukala kamera eta beraz flasha goizegi itzaltzen zen).

El Trono de Judas

Instrumentuen beharrezko aldaketarekin atera zen El Trono de Judas. Iruindarrek beren ibilbidea osoa (Los que reparten la paz, K7, 1998; Tenemos que ser optimistas, CD-K7, 2001; El sonido de la metralla, CD-K7, 2003; eta Gure kabuz ala hil, CD, 2007) birpasatzen duen zuzenekoa diskoa aurkezten zuten, Zuzen AHTren aurka – Directos contra el TAV izenekoa, 2009ko urtarrilaren 17an grabatua eta beren ibilbidea birpasatzen duen DVD dokumentala gehitzen duena. Baina sarritan gertatzen den bezala, epeek beren aurka jo zuten eta egun bakarragatik ez zen garaiz heldu diskoa (a zer mozolo aurpegia jarri zen DDTn diskoak astelehenean jaso zirenean). Ikusle piloa taldearengana hurbildu zen eta abestiak kantatu zituzten hasieratik amaieraraino. Zuzeneko diskoan azaltzen diren kantu gehienak egin zituzten (Sangra la herida, Musikarekin askatasuna, Asi somos, Yolanda, El bufon del rey, Dinero…). Kantuen artean ikusleek txantxa ugari egin zituzten kontzertuaren kartela zela eta. Kartelean taldeen izenak eraldatu ziren, eta horrela El Trono de Judas-en “Judas”, Judas Priesten letra motarekin idatzi zen, eta Undecimo Mandamiento Iron Maidenen letrekin. Bilbotarrei “The number of the beast” eskatu bazitzaien, Tronori “Breaking the law”, “Defenders of the faith” edo “Painkiller” eskatzen zieten eta hauek umore onez hartzen zuten. Kontzertua “Biolentzia” kantu bikainak itxi zuen, gaua amaitzeko modu ederra.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: