AbainGoardia











{2009/12/10}   Circle, Keelhaul eta Isis, Rockstar Live, 2009-12-01

Rockstar Live (Barakaldo)

2009-12-01

Circle + Keelhaul + Isis

Denbora ikaragarria neraman Isis zuzenean ikusteko zain eta unea heldu zen. Irailean oporretan nengoela ikusi nuen kasualitatez Barakaldon jo behar zutela eta ezin nuen sinetsi. Hilabete t’erdiz izan nintzen egunero Tik Tak Ticketen orrialdea ikusten sarrera erosteko eta ez zegoen modurik. Antza denez, aretokoek iragarri zuten horrela antolatzaileek (Wombat Booking) esan bazieten ere ez zutela hortik salduko. Amorrazioz izan nintzen luzez Muga tabernara bokata bat hartzera joan eta sarrerak ikusi nituen arte. Gainera lehena hartu behar nuen, 1 zenbakia zeramana, ezta apropos egin izanda ere.

Michael Gallagher eta Jeff Caxide

Megapark higuingarriaren erdian sarturiko areto ezin sailkaezinean sartu ginen Carbajo eta biok eta Circle amerikarrak hasi ziren. Motz egin zitzaidan, metal astuna, indartsua, Isisen hasierako garaien antzekoa, txukuna, eta gizon morrozkoek jota.

Aaron Turner

Gaueko buruko min handiena Keelhaul eskandinabiarrek sortu zidaten. Heavy metal epikoa, sarritan Mordor eta orkoak aipatzen zituztela ematen zuen (auskalo, iparreko hizkuntza horietako batetan aritzen baitziren). Baina nota handiena abeslariak ematen zuen. Moderno hutsa, atzera botatzen duten bibote horietako batekin eta ego oso hazia zuena zirudiena, teklatuak jesarrita jotzen ez zituenean martxa militarrak egiten zituen. Une bat izan zen belauniko jarri zena eta baxulariak baxua askatu eta kirtenetik hartuta kolpatu behar zuela simulatu zuen eta publikoak amai zezala erregutu genion, baina ez zigun kasurik egin.

Isisen garaia heldu zen azkenik. Kontzertua ongi izan zen baina askoz hobe izan zitekeen. Bigarren lerroan jarri ginen argazkiak ateratzeko, baina bigarren kantan atzeraino joan behar izan ginen. Edo teknikariak ez zuen ideiarik, edo bigarren gitarrak ere kriston egoa du, ozen-ozen baitzegoen eta ez zuen ia beste ezer entzutea uzten (Aaron Turnerren ahotsa ez zen entzuten). Atzean askoz hobeto gozatzen zen kontzertuaz. Baina esan bezala, kontzertua ez zen izan zitekeena bezain ona izan. Hauek, beste talde askok bezala, disko osoa bloke bakarrean (eta ia orden berean) jo zuten, tartean Panopticon diskoko “Wills disolve” kanta ederra, baina gero bisetan kantu t’erdi besteri ez zuten egin, Oceanic bikaineko “Carry” abestiaren erdia, eta Celestial diskoko izen bereko kanta, Sgnl>05 diskoan egin zioten erremixaren amaierarekin nahastuz. Tonto aurpegia geratu zitzaidan. 17 euro 9 kanta entzuteko (90 minutu guztira, hori bai)? Nola zen posible dauzkaten kantu eder piloa ez jotzea (Weight, The beggining and the end, So did we…), nola da posible bi urte lehenago kaleratu zuten In the absence of truth zoragarriko kantu bat bera ere jo ez izana? Benetan tonto aurpegia geratu zitzaidan, are gehiago bisetan hobetzen hasi zirenean eta kantu t’erdi besterik ez zuten egin. Zain geratu beharko naiz ea bigarrengoz itzultzen diren eta ez diren halako tontakeri promozionalekin etortzen.

Jeff Caxide eta Aaron Harris



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: