AbainGoardia











{2009/12/19}   Amaia Riouspeyrous “Har ezazu”

Amaia Riouspeyrous “Har ezazu”

CD, 2009

Agorila

Zenbait aipamen entzunak nituen abeslari honen inguruan eta nahiz eta jakinda kantatzen duen estiloa (onartu behar dut ez naizela poparen jarraitzailea), banuen jakin-mina, are gehiago ez delako erraza Hego Euskal Herrian Iparraldeko ekimenen berri izatea, beti baigabiltz gure zilborrari begira (ba al da Iparraldeko egungo hiru talde baino gehiago aipatu dezakeen inor? Niri orain gogora datozkit MAK, Izate, Monarch eta Willis Drummond).

Bere myspacen ikus daitekeenaren arabera Amaia Anhauzeko neska gaztea dugu, 25 urtekoa, 1993ko Euskal Kantu Txapelketan parte hartu zuena jada. Musikari trebeez inguratua, France Bleu, Luna Negra eta Agorila disketxe baionarrak antolaturiko Tremplin lehiaketa irabazi eta ondoren disko hau kaleratu dute.

Disko dotorea dugu, pop eder lirainez jantzia, gustu handiarekin konposatua non teknikarako tarte ederrak aurkitzen ditugu, lehen bi kantek, “Zu igurikatzeaz” eta “Airian” erakusten diguten bezala (lehenak badu teklatu eta gitarrez osaturiko sarrera bikaina). Baina badira emetasunerako tarterik, Niko Etxartek konposaturiko “Argizagia lekuko” edo “Demain dés L’Aube” ederra. Kantu guztiak euskaraz abestuak dira, “Caresses” ederra (gustatzen ez zaidan gauza bakarra da reggaerekiko duen joera argiegia) eta aipatutako “Demain dés L’Aube”, Victor Hugoren hitz eta Pierre Pereten musikarekin. Badu bertsioren bat ere, diskoari izena ematen dion “Har ezazu”, Itxaro Bordaren letra badu ere, Sheryl Crow eta Bill Botrellen musika duena.

Aipatzekoa da musikari guztien ekarpena. Amaiaren ahotsa benetan ederra da, liraina, arina, gogoratu dit emakumezko beste kantari bakanen bat, aspaldi musikalki desagerturiko Labrit esaterako. Baina taldea ez da soilik, zorionez, izena ematen dion kantarian amaitzen. Kantari on batek ez du soilik egiten disko on bat, sarritan musikari nahiko onak behar dituzte, doinuei trinkotasuna ematen diotenak kantariek distira egin dezaten. Eta kasu honetan ere hala gertatzen da, gitarra oso dotoreak entzuten dira une oro, bai akustikoak nola elektrikoak, oinarri erritmiko oso argi eta trinkoak babesten du eta teklatuak ere badu distira egiteko tarterik. Disko dotorea. Durangoko Azokan jotzen aritu ziren ordutegi nahiko arraroan, azken egunean arratsaldean Plateruenan, nahiz eta neu ibiltzen naizen eszenan ikusiko ez ditudan ez zitzaidakeen axola izango ikusi ahal izana, baina lanpetuta nengoen Azoka barnean.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: