AbainGoardia











{2009/12/19}   Dias Rebeldes

Dias rebeldes

Cronicas de insumision

Zenbait egile

ISBN 978-84-9921-018-6

316 orrialde

Octaedro

Orain hilabete inguru liburua aurkezten aritu ziren koordinatzaileak estatuan zehar eta leku guztien artean Bilbotik igaro ziren eta arreta handia sortu zuen gaiak Gatazkan egindako aurkezpenean.

Liburua eta egileen egitasmoa oso sinplea da: Historian zehar izandako matxinadak zenbatu eta haien kronika egitea. Asmo ederra, oso erraza baita azken bi mendeetako matxinada edo iraultza ezagunenak gogoratzea (Errusia, Espainiar Iraultza, Hungaria 1956, Paris 1871…). Ordea, izan dira hamaika liskar aspaldiago ere eta badira ezagunak ez diren beste asko ere gure aroan bertan. Liburuak zehazki 5000 urtetan izandako borrokak zenbatzen ditu, Mesopotamian izandakoetatik, 2008ko Abenduan Grezian izandako liskarretaraino.

Zaharrenen artean ikusiko dugu Mesopotamiako matxinadaren legenda, non sasi-jainkoei aurre egin zieten xeheek; Egipton ustez historiako lehen matxinada dena jasotzen den kasua; Greziar zinikoak… Laster heltzen gara Erdi Arora, Fra Dolcinoren jarraitzaileak (dultzinistak) eta beste mugimendu milenaristak azaltzen diren (dultzinisten eredua aurkitzen genuen Il nome della Rossa eleberri paregabean); Thomas Müntzer eta anabaptisten mugimendua (Q eleberriak zoragarriki islatu ziguna), Londreseko nekazariak, Frantziako Jacquesen matxinadak… Badira kasu bitxiak, baina zoritxarrez, idatzirik geratzen diren kasuak urriak dira eta dokumentazio gutxikoak, Horregatik horren liburu handian (dimentsio handitako liburua dugu honakoa), ia 4800 urtetako liskarrak lehen ehun orrialdeetan biltzen dira, ondorengo guztiak XIX. mendetik aurrerako kasuak dira.

Badira kasu oso ezagunak, lehen aipatutakoak, 1848ko frantziar iraultza, 1909ko Bartzelonako Aste Tragikoa, Sowetoko matxinadak… Baina badira beste hainbat kasu zeinak erakargarriak diren beren ezagutza eskasagatik, Tahereh emakume pertsiarrarena bezala, Pertsia (Iran) klerikalean beloa kendu eta emakumeen askatasuna aldarrikatu zuena; Senegaleko Waalo emakumeak, maurek esklabutzara kondenatu nahi zuten herria defendatu zutenak beren buruaz beste egin zuten arte masiboki askatasun eta duintasunaren defentsan; Brasilgo quilombo eta zunguak…

Liburu biziki interesgarria dugu eta are interesgarriagoa da jakitea egitasmoa ez dela liburura itxi, blog bat daukatelako, http://www.diasrebeldes.com izenekoa, non hauek guztiak eta jendeak aurkitzen dituen kasu berriak publikatuko diren (eraikitzen hasi dira). Guztiz gomendagarria.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: